Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoa 2030

Helburuak

Gastronomia eta Elikaduraren Euskadi 2030 Plan Estrategikoa hurrengo hamarkadarako euskal elikadura eta gastronomiaren sektorearen etorkizuna bideratzeko asmo handiko ibilbide-orria da. GEPE 2030-ak Euskadi gastronomian eta elikaduran nazioarteko erreferente gisa kokatu nahi du, jasangarritasunean, lehiakortasunean eta ongizatean oinarrituta. Gure elikadura-etorkizunaren zutabeak irudikatzen dituzten hiru ardatz.

Plan honek proposatzen du administrazio-sinplifikazioan aurrera egitea, lehiakortasuna hobetzea, euskal markak indartzea, talentua erakartzea, belaunaldien arteko erreleboa bultzatzea eta I+G+b sustatzea, eta sektoreko leihatila bakarra sortzea, sektorearen eta Administrazioaren arteko harremana errazteko. Plan hau gida da sektore errentagarriagoa, lehiakorragoa, iraunkorragoa eta kohesionatuagoa bultzatzeko, Euskadirentzat ongizatearen, enpleguaren eta harrotasunaren eragile izaten jarrai dezan.

GEPE 2030en berrikuntza nagusiak dira 4 zutabe nagusiren inguruan −errentagarritasuna, lehiakortasuna, jasangarritasuna eta hazkuntzaren katalizatzaileak− Planaren lehentasunak gauzatzen dituzten 10 proiektu estrategikoak, hain justu ere, honakoak:

BIDERATU: araugintza eta finantza eremu egokia.

DIGITALIZA: eraldaketa digitala eta 4.0 industria.

BERTAN+: marketing aurreratua eta elikadura kateari bultzada berria ematea.

IKERBAT: berrikuntza teknologikoa eta produktuen garapena.

KANPO: Euskadi gastronomikoa nazioartean zabaltzea.

IRAUN: deskarbonizazioa eta sektorearen ekonomia zirkularra.

BATURA: elikadura enpresen ezarpena eta lankidetza.

TALDE: talentuaren erakarpena, garapena eta belaunaldi-erreleboa.

SENDO: horniduraren erresilientzia eta arriskuen kudeaketa.

ELIKAHUB: azpiegiturak partekatzea eta berrikuntza hubak.

Proiektu hauek, herri mailan, lankidetzarako aukeratzat hartzen dira, eta enpresa traktoreek, ETE-ek, zentro teknologikoek eta sektoreko eragileek modu aktiboan parte hartuko dute, negozio planen eta emaitzen eskaeren agindupean.

Legegintzaldia

XIII. Legegintzaldia