Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Plana

Gobernu Kontseiluak 2025ko azaroaren 25ean behin betiko onartu du Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Plana dekretu bidez, Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren azaroaren 9ko 11/2023 Legearen arabera (229/2025 Dekretua, azaroaren 25ekoa, Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Plana behin betiko onartzen duena)

Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Plana (aurrerantzean, EMJP) plangintza-tresna bat da, pertsonen mugikortasunerako eta salgaien logistikarako garraiobideen koordinazioan eta integrazio intermodalean oinarritua, eta Euskadin mugikortasun jasangarriko eredu bat lortzera bideratutako ekintza guztien tratamendu sistematiko, koherente eta integrala ahalbidetuko du.

11/2023 Legearen arabera, EMJP-k aukera ematen du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan zehazteko lege horretan ezarritako mugikortasun jasangarriaren politikaren helburuen aplikazioa. Horretarako, epe labur, ertain eta luzerako 122 jarduketa zehatz biltzen ditu.

EMJP-a Eusko Legebiltzarraren azterketa, eztabaida eta ekarpenen mende izan da, baita bi hilabeteko jendaurreko tramitearen mende ere. Tramite horretan, entitate publiko eta pribatuek eta, oro har, herritar guztiek egokitzat jotzen zituzten oharrak eta iradokizunak egin ahal izan dituzte. Plana 2025ko urriaren 22an onartu zen behin-behinean, Euskadiko Garraio Agintaritzaren aldeko txostena jaso ostean, eta Gobernu Kontseiluak onartu du behin betiko.

Hamar urteko indarraldia izango du, eta bost urtera berrikusiko dira planaren helburuak eta zehaztapenak.

Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Planaren helburuak estrategietan eta xedetan egituratzen dira. Euskadiko Mugikortasun Jasangarriari buruzko azaroaren 9ko 11/2023 Legean ezarritako helburuekin bat etorriz.

Estrategiak dira EMJP-ren garapenarekin lortu nahi diren azken helburu orokorrak:

  • Ingurumen-jasangarritasuna.
  • Justicia social.
  • Eraginkortasun ekonomikoa.
  • Eraginkortasun funtzionala.

Xedeak jarduera-proposamenak ezarriz lortu nahi diren helburu espezifikoak dira. Estrategien zehaztapena dira mugikortasun-sisteman:

  • Modu-banaketa bidezkoagoa lortzea, modu jasangarrienak lehenetsiz.
  • Bide-segurtasuna hobetzea.
  • Desplazamendu-denborak murriztea.
  • Hirigune nagusietarako eta mugikortasun-gune erakargarrietarako irisgarritasuna hobetzea.
  • Intermodalitatea handitzea.
  • Finantzaketa-sistema eraginkorra, lehiakorra eta bidezkoa lortzea.
  • Ehun industrial eta logistikorako irisgarritasuna hobetzea.
  • Emisioak eta ingurumenaren gaineko inpaktua murriztea.
  • Sektorearen prestakuntza hobetzea.
  • Parte-hartze publiko-pribatua areagotzea.
  • Gainerako erkidegoekiko eta Europako herrialdeekiko konektibitatea hobetzea.
  • Mugikortasun-baldintzak hobetzea lurralde osoan eta biztanle guztientzat.
  • Garraio-sistemak ingurunearekin duen integrazioa hobetzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean garraioaren arloko eskumena duen sailak kudeatu eta garatuko du EMJPren ezarpena. Era berean, Euskadiko Garraio Agintaritzaren barruan EMJP-ren jarraipena eta koordinazioa egiteko ponentzia bat sortzea proposatzen da, inplikatutako eragile garrantzitsuenak barne hartuko dituena.

EMJP-ren indarraldia 10 urtekoa da eta bost urtera helburuen lorpenaren jarraipena egingo da, bai eta haren zehaztapenen berrikuspena ere. Gainera, bi urtean behin, mugikortasun jasangarriaren adierazleen ebaluazio- eta jarraipen-txosten bat egingo da. Txostenak publikoak izango dira, eta egoitza elektronikoan eskuragarri egon beharko dute.

EMJPren jarduketa-aurreikuspenak betetzen direla ziurtatzeko, adierazle batzuk diseinatu dira, Ekintza Planean deskribatutako proposamenak eta ekintzak kuantitatiboki islatzen dituztenak, bai eta mugikortasun-sistemak adierazleak jasotzen diren unean duen egoera ere. Helburua da jarduketen gauzatze-maila identifikatzea eta lortu nahi diren helburuen irismen-maila kalkulatzea. Hautatutako adierazleek, oro har, iturri ofizialen aldizkako datuak dituzte, eta hiru kategoriatan sailkatzen dira:

  • Mugikortasun-sistemari buruzko adierazleak
  • Adierazle sozioekonomikoak
  • Mugikortasunaren ingurumen-eraginei buruzko adierazleak

Jarraian Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Planaren dokumentu osoa eskaintzen da:

Azken aldaketako data: