Eusko Jaurlaritza

Gailu mugikorretarako aplikazioak eskatzeko prozedura

Eskaera-prezeduraren infografia

[Deskargatu eskaera-prozeduraren infografia (PDF, 743 KB)]

Eskaera-prozeduraren xehetasunak

  1. Eskatzaileak, sailaren Zerbitzu Zuzendaritzaren bitartez (informatika arloko arduraduna), Web Zerbitzuarekin harremanetan jarri behar du egitasmoa ezagutarazteko. Eskatzaileak egitasmoaren helburuak, erabiltzaileak eta gaia zehaztuko ditu.
  2. Web Zerbitzua eta EJIEko Laguntza Teknikoak eskatzaileari aplikazioa garatzeko kontuan hartu beharreko diseinu eta garapen betekizunak helaraziko dizkiete.
  3. Behin egitasmoaren garapen egokiena adostuta, eskatzaileak gidaliburu hauek izango ditu eskura: Estilo eta Diseinu Gidaliburua eta Jarraibide Teknikoen Gidaliburua.

EJIEko Laguntza Teknikoa aplikazioak gaurkotu eta dagozkien dendetan (Store-tan) argitaratzeaz arduratuko da, betiere, Eusko Jaurlaritzaren kontua erabilita.