Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Francisco Javier Gómez Elosegui Saria

2023tik, Eusko Jaurlaritzak «Francisco Javier Gomez Elosegui» saria ematen du, giza Eskubideak defendatzeagatik, zigortuak birsozializatzen eta gizarteratzen laguntzeagatik eta zigor-gaien inguruko ikerketa sustatzeagatik nabarmentzen diren pertsona edo kolektiboak saritzeko.

Sariak Francisco Javier Gómez Eloseguiren izena darama, Martuteneko Gipuzkoako Espetxeko psikologoa eta Kriminologiaren Euskal Institutuko (IVAC-KREI) hezitzailea, ETAk 1997ko martxoaren 11n hil zuen. Gómez Elosegui nabarmendu zen presondegien humanizazioarekiko konpromisoagatik eta askatasunaz gabetutako pertsonen birsozializazioa  eta horien giza eskubideen aldeko apustuagatik.

Justizia eta Giza Eskubideen Saileko Justizia zuzendaritzak urtero deialdi bat irekitzen du hautagaitzak aurkezteko www.euskadi.eus bidez.

Saria jasoko duen pertsona edo kolektiboa hautatzeko, espetxeen eta giza eskubideen arloari lotutako ospe handiko pertsonek osatutako epaimahai bat eratzen da.  

Justizia eta Giza Eskubideen Sailak Saria emateko ekitaldia egiten du urtero La Merced egunaren inguruan, presondegietako funtzionarioen jaia.

Justizia eta Giza Eskubideen Sailarentzat, Francisco Javier Gómez Elosegui Sariaren helburua da pertsona guztien giza eskubideak nabarmentzea, delituak egin dituzten pertsonen aukera berri baterako eskubidea barne. Sari honek zigor-arloko elkarteek eta pertsonek egiten duten lan gizatiarra ikustarazten laguntzen du.

 

2025eko deialdia

 

2025 Comisión Ciudadana AntiSida de Álava, espetxeetan egindako lanagatik

Más información

2024 Ruth Alonso, Bilboko Espetxe Zaintzako epailea  

Más información

2023 Asociación Arrats,  gizarteratzeko eta birsozializaziorako programetan bere ibilbideagatik  

Más información

2022 Asociación Bidesari (Kriminologiaren Euskal Institutuak emandako IVAC-KREI)

Más información

2021 Asociación de Ayuda a Presos ADAP (Kriminologiaren Euskal Institutuak emandako IVAC-KREI)

Más información

2020 Asociacion Loiolaetxea (Kriminologiaren Euskal Institutuak emandako IVAC-KREI)

Más información

 

Azken aldaketako data: