Nire karpetari buruzko ohiko galderak
Nire karpeta erabiltzeko gidaliburua (PDF, 4 MB) ere kontsulta dezakezu.

Eusko Jaurlaritzarekin dituzun tramite eta espedienteen jarraipena egiteko Interneten dagoen gunea da. Nire karpetan ekintza hauek egin ditzakezu:
- Espedienteak ikusi, bai izapidetan daudenak, bai bukatutakoak ere.
- Jakinarazpenak eta komunikazioak jaso. Jasotzeko dauden jakinarazpenetara sar zaitezke, bai eta jasotakoetara edo baztertutakoetara ere.
- Egindako ordainketak eta egiteko daudenak ikus ditzakezu. Ordaintzeko dauden ordainketei dagokienez, ordainketa-pasabidera sar zaitezke zuzenean ordainketa egiteko.
- Ziurtagirien kontsulta egin.
Nire karpetara sartzeko modu seguruan identifikatu beharko duzu zure burua, identifikazio elektronikorako bitarteko baten bidez.
Nire karpetara sartzeko modu seguruan identifikatu beharko duzu zure burua. Beraz, identifikazio elektronikorako bitarteko bat beharko duzu (Kontsulta ezazu onartutako identifikazio elektronikorako bitartekoak).
Identifikazioa elektronikoa behin lortuz gero, urrats hauek jarraitu :
- Sartu Nire karpetako hasiera-orrian (zure nabigatzailean ere sar dezakezu web-helbide hau:euskadi.eus/micarpeta)
- Sakatu "Sartu Nire karpetan" botoia
- Identifikazio pantailan, hautatu nahi duzun identifikazio bitartekaria:
- B@qK (erabiltzailea, pasahitza eta koordenatuak)
- Ziurtagiri digitala (zure ordenagailuan sartu beharreko txartela)
B@qK sistemarekin nola sartu adibide bideoa
Zure espedienteen zerrendan bilaketak egin ditzakezu:
- Sakatu lupa ikonoan
- Nahi dituzun bilaketa-iragaziak ezarri eta bilaketa egin
Espedienteak nola bilatu adibide bideoa:
Enpresa edo elkarte baten izenean aritzen zarenean, horren tramiteak eta kudeaketak ikusi ahal izateko pausu hauek jarraitu:
- Zure izenaren ondoan dagoen tolesgarrian sakatu
- Agertzen diren aukeren artean hautatu nahi duzun enpresa edo elkartea
Nire erakundearen espedienteak eta jakinarazpenak ikusteko adibide bideoa: