Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Ohiko galderak (FAQ's)

Eraikal programak antolatzen duen ekitaldiren batean izena eman gura baduzu, aipatu ekitaldira “Eraikal Ekitaldiak” eremuaren bitartez sartu behar duzu. Eremu hori hasierako orrialdean dago. Eta “Ikusi gehiago” izeneko zatiaren botoiari sakatu behar diozu

Hura aukeratu ostean, izena emateko formularioa ireki eta bete behar duzu aipatu ekitaldira joateko.

Eraikintzaren Sektorearentzako Ingurugiroari buruzko Legeen Bilatzailea atzitu ahal izateko, gure webaren hasierako orrialdera joan eta “Ingurugiroari buruzko Legeen Bilatzailea” izeneko atalean sartu bakarrik egin behar duzu. Berau “Argitalpen”en atalean dago, ezkerraldeko menuan. “Legeen Bilatzailea” izeneko atalean, Legeen bilatzaileak zure enpresari emango dizkion abantailak aurkituko dituzu eta, gainera, bera doan jaisteko aukera izango duzu. Zuk aukera horri sakatutakoan, zure ordenagailuak Ingurugiroari buruzko Legeen Bilatzailea zure ekipoan gordetzeko aukera emango dizu eta orduz geroztik lortuko duzu egoitza-eraikuntzan ingurugiroari buruz aplikatzen diren legeetako beharkizunik garrantzitsuenak bilatzea.

Eraikintzaren arloan Kalitatea, Ingurugiroa eta Laneko Segurtasuna Osorik Kudeatzeko Eredua gure web orrialdetik eskuratu gura baduzu, Eraikalen hasierako orrialdera joan besterik ez duzu egin behar. Bertan zaudela, “Osorik Kudeatzeko Eredua” izeneko atalean sakatu beharko duzu. Atal hori orrialdearen ezkerraldeko menuan dago, “Argitalpen”en atalean. Bertan Osorik Kudeatzeko Ereduari buruzko informazioa aurkituko duzu eta aipatu informazioaren amaiera aldean izango duzu hura jaisteko aukera. Aukera horretan sakatzen duzunean, zure ekipoak Osorik Kudeatzeko Eredua zure disko gogorrean gordetzeko aukera emango dizu eta, orduz geroztik, hura Interneti konektatu barik erabili ahalko duzu.

Programari buruzko informaziorik lortu gura baduzu, Eraikalen webgunearen hasierako orrialdera joan eta “Eraikal Programa” izeneko atalera sartu bakarrik egin behar duzu. Berau orrialdearen ezkerraldeko menuan dago. Bertan, aipatu programaren helburuei eta bertan parte hartzen duten eragileei buruzko informazioa aurkituko duzu.

Programari buruzko informazio zehatzagoa lortzeko, Kontsultak edo Iradokizunak -ean egin ahal duzu itauna.

Informazioa lortzeko, hiru aukera dituzu:

  • Eraikal programarekin zerikusia duten ekitaldiak kontsultatzea
  • Eraikintzaren sektorearen ekitaldiak kontsultatzea
  • Interesatzen zaizkizun gaiei buruzko informazioa jasotzea

Lehenengo aukerarako “Eraikal Ekitaldiak” eremuaren bitartez sartu beharko duzu. Eremu hori Eraikalen webaren hasierako orrialdean dago. Eremu horretan bilduta daude Eraikal programari buruzko ekitaldiak.

Bigarren aukerarako “Beste Ekitaldiak” izeneko eremuaren bitartez sartu beharko duzu. Eremu hori Eraikalen webaren hasierako orrialdean dago. Atal honetan agertzen dira eraikintzaren sektorearen Eraikal programatik kanpoko jarduerak.

Hirugarren aukera gure web orrialdeko “Harpidetza-zerrenda”n apuntatzea da. Bertatik interesatzen den gaietako bat “ekitaldi”ei buruzkoa da. Gure zerrendan agertzeko izena emanda, web orrialdean iragartzen ditugun ekitaldi guztiei buruzko informazioa jasoko duzu.

Programaren helburuen arabera laguntzak EAEko egoitza-eraikuntzako sektoreko erakundeetan osoko kudeaketa-sistemak ezartzearekin loturiko jarduerak garatzekoak dira, eta aipatu erakundeetan etengabeko hobekuntzarako eta enpresa-bikaintasunerako ohiturak praktikan jartzekoak.

Ildo beretik, EFQM delakoaren Enpresa Bikaintasunaren Ereduaren arabera puntuazioa hobetzeko ekimenak eta helburuak Eraikalen proiektuak eta ekimenak ebaluatzeko irizpideetarako lehentasunezko helburu dira, halaber.

Era berean, Eraikalek sektoreko enpresa txikiei eta gremioei lagundu gura die. Ildo horretatik, interes bereziz hartuko ditu haien egitura, antolaketa eta ibilera hobetzeko proiektuak.

Eraikal deialdi berrirako eskabideak aurkezteko epea irekitzen denean, dirulaguntzak dagozkion arauen bitartez arautzen dira. Hautean, besteak beste, honako alderdiak jasotzen dira: onuradunak, lagun daitezkeen jarduerak eta aipatu laguntzak eskatzeko prozedura.

Ekimen honetan parte hartu nahi duten enpresek honakook baliatuz proiektua aurkeztu ahalko dute:

  • Trakzio-enpresak: Enpresa sustatzaile edo eraikitzaileok beren enpresa-kudeaketa hobetzeko jarduerak garatu gura dituzten haien hornitzaile eta kontratarietariko batzuk biltzen dituzten proiektuak aurkeztu eta zuzendu behar dituzte.
  • Enpresa elkarte edo taldeak:: Egoitza-eraikuntzan jarduten duten hainbat talderen ordezkari diren erakundeok ordezkatzen dituzten enpresen proiektuak aurkeztu eta koordinatu behar dituzte.

Trakzio-enpresek beraien hornitzaileen eta kontratariordeen gaineko eraginean eta lidergoan bermatutako kudeaketa-sistemak ezartzea sustatzen dute, beren erosketa eta azpikontrataziorako gaitasunaren ondorioz.

Trakzio-enpresak trakzio-proiektua aurkezten du burutzen dituen obren bukaerako kalitateak kezkaturik. Kontratariordeekin batera Kudeaketa Sistemak ezartzearen alde egiten du beren bezeroekin itundutako bukaerako kalitatea, Ingurumenarekiko errespetua eta pertsona langileen segurtasun eta osasunari buruzko baldintzak hobetzekotan.

Trakzio-proiektuek berenkin zenbait ondorio ekartzen dituzte, hala nola, honakook:

  • Sektoreko gremioek kudeaketa eta hobekuntzaren kulturan parte hartzea.
  • Trakzio-enpresa berak lan egiten duen hornitzaileen lankidetza funtsezkoa duen hobekuntza etengabeko zikloan sartzea.

Trakzio-proiektuan esku hartzen duten eragile nagusiak honakook dira:

  • Trakzio-enpresa.
    Proiektuan funtzio nagusia betetzen du: bere hornitzaile eta kontratariorde nagusiak aukeratu, bildu eta motibatzen ditu beren enpresak hobetzen lagunduko duten kudeaketa-sistemak ezartzeko, eta proiektuaren jarraipenerako lanak egiten ditu.
  • Enpresa traktoratuak.
    Trakzio-enpresak deituriko enpresa hornitzaileak eta kontratariordeak, hura lider duen lan-planaren pean beren enpresentzat ziurtagiria lortzeko helburuz proiektuan parte hartzeko konpromisoa hartu dutenak.
  • Kanpoko Aholkularitza-enpresa.
    Trakzio-enpresak aukeratutako enpresak, proiektuko baldintzak ezartzen dituena.

Orokorrean, trakzio-proiektuaren fase nagusiak honakook izan daitezke:

  1. Hornitzaileak aukeratzea
  2. Abiapuntuko diagnostikoa
  3. Prestakuntza – Ekintza
  4. Tutoretza partikularra
  5. Barruko auditoretzak
  6. Ziurtagiria

Proiektuko Lan Plana trakzio-enpresarekiko koordinazioan egiten da, enpresa traktoratuen taldearen arabera, eta lan-sistematika, lan-banaketa eta lanen denborako plangintza adosten dira.

"Eraikal Berriak" informazio-aldizkariak postaz jaso gura badituzu, bidal iezaguzu eskaera bat Itaun/Iradokizun Zerbitzuaren bitartez, eta bertan adieraz itzazu hartzailea, enpresa eta posta-helbidea.

Izena eman eta gure webeko harpidetza-zerrendan agertzerik erabakitzen baduzu, interesatzen zaizkizun gaiei buruzko eduki berriak sartzearen berri jakinarazi ahalko zaizu posta elektronikoaren bitartez. Zuk aukeratutako gairen bat eguneratzen dugun bakoitzean, posta elektroniko bat bidaliko zaizu. Bertan horri buruzko informazioa agertuko da.

Izena emateko, sakatu orain hemen: harpidetza-zerrenda

Azken aldaketako data: