Banka: Komisiorik kobratu al diezadake banketxe batek?
Lehenik eta behin, kexa edo erreklamazioa aurkeztu behar duzu banketxearen beraren bezeroaren arretarako zerbitzua edo bezeroaren defendatzailea izeneko edozein zerbitzutan.
Erreklamazioa idatziz egin behar da beti, eta honako hauek adierazi behar dira: demandatzailearen izena, abizenak, NANa eta helbidea, eta erreklamazioa eragin duten egitateak gertatu diren banku-erakundearen izena eta bulegoa.
Aurkeztu eta bi hilabetera erantzunik jaso ez baduzu edo jasotako erantzunarekin ados ez bazaude, erreklamazioa erakunde gainbegiraleari aurkez diezaiokezu. Kontuan izan behar da, bitarteko erakundea edozein dela ere, produktuaren edo zerbitzuaren izaeraren araberakoa izango dela kexei eta erreklamazioei erantzungo dien gainbegirale eskuduna.
- Espainiako Bankua (EB): kreditu-erakundeek merkaturatutako banku-produktu eta -zerbitzuekin lotutako gorabeheretarako eta tasazio-sozietateen edo moneta-trukeko establezimenduen jarduketatik sortutako beste kontu batzuetarako.
- Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala (BMBN; gaztelaniaz, CNMV): inbertsio-produktu edo -zerbitzuei buruzko gorabeheretarako, bitartekaria inbertsio-zerbitzuetako enpresa bat (ESI) izan edo kreditu-erakunde bat (normalean, bankuak eta aurrezki-kutxak) izan.
- Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusia (APFZN; gaztelaniaz, FPKS): aseguru-kontratuekin eta pentsio-planekin lotutako gaietarako, baldin eta aseguru-entitateen, pentsio-funtsen kudeatzaileen eta aseguru-bitartekarien jarduerekin zerikusia badute, baita kreditu-erakundeen jarduerekin zerikusia dutenak ere, produktu horien merkaturatzaileak badira.
Azken aldaketako data: