BOEen zozketa
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailak erabakiko ditu urtean zehar emango diren etxebizitzen sustapenak, eta martxan jarriko da aipatutako esleipenak emateko prozesua; horretarako ondo identifikatu eta definitu beharko dituzte izan litezkeen esleipendunak.
Zozketetarako zerrendak egitea eta argitaratzea:
Dagokion esleipen-sustapenaren prozeduraren hasierako Aginduan ezartzen den data arte aurkeztutako eskaerak aztertutakoan, beharrezko zuzenketak egindakoan, ofiziozko egiaztatze egokiak egindakoan, altak, ukapenak edo eskaeren artxiboak argitaratutakoan eta aurkeztutako helegiteak konpondutakoan, Lurralde Ordezkariak aipatutako sustapenean onartu eta baztertu dituztenei dagozkien zerrendak onartzeari ekingo dio.
Zerrenda horiek Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari dagozkien Lurralde Ordezkaritzetako Iragarki-taulan argitaratuko dira hilabetez. Zerrenden onartzea eta erakustea, dagokion Lurralde Historikoko hedapen handieneko egunkarian iragarriko dira.
Zozketa bakoitzean dauden onartuen eta baztertuen zerrendak honako puntu hauek bilduko ditu:
a) Eskatzaileen izena eta nortasun-agiria.
b) Bizikidetza-unitateren osaera.
c) Eskaera sailkatu deneko erreserba edo kupoa zehaztea.
d) Baztertzearen arrazoia edo arrazoiak, egonez gero.
Horretaz gain, zozketa ezberdinetan dauden guztiek beren etxean jasoko dute mezu pertsonalizatua. Mezu horretan sustapen bakoitzeko etxebizitzen esleipen-prozesuaren berri emango zaie eta informazioa prentsan ere argitaratuko da, iragarki edota prentsa-ohar gisa.
Etxebiden etxebizitza-eskatzaile gisa alta eman duen oro halaxe azalduko da baja ematea erabakitzen duen arte, edo etxebizitza bat ematen zaion arte.
Horregatik, bere eskaera indarrean dagoenez, eskatzen dituzten baldintzak betetzen ditueneko etxebizitzen esleipen prozesu guztietan hartuko du parte automatikoki, eta behar bezala emango zaio sustapen guztien berri.
Zozketa egitea:
Zerrendetatik abiatuta, haiek egiteko prozesua azaldu dugula, Etxebideri dagozkion BOEak beti jendaurreko zozketaren bidez esleituko dira (nahi duena bertara daiteke ikustera). Zozketa hori Notarioaren aurrean egingo da, eta honek emaitzaren Akta Publikoa egingo du.
Iturria: www.etxebide.info
Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu Etxebideren web-orrialdean.