Familien Nazioarteko I. Kongresua


Euskadik eraldaketa sakonak bizi ditu. Urte gehiago bizi gara, eta bizitza luzeagoa izatea lorpen kolektiboa da eta harro gaitezke horretaz. Aldi berean, familiak anitzagoak dira gaur egun, emantzipazioa atzeratu egiten da, hazteko eta zaintzeko laguntza berriak behar dira, eta umeek zein nerabeek erronka berri eta konplexuei egin behar diete aurre.
Errealitate horren aurrean, politika publikoak gizartera egokitu behar dira, eta ez alderantziz. Familiez hitz egitea loturez, zaintzaz, bizikidetzaz eta Euskadiren etorkizun sozial, demografiko eta ekonomikoaz hitz egitea da. Eta haurtzaroaz eta nerabezaroaz hitz egitea orainaz hitz egitea da: bizitza osoak, seguruak eta aukerak dituztenak bermatzeko gaur egun sortzen ditugun baldintzei buruz hitz egitea alegia.
Familiak gure bizitzak eraikitzeko oinarria izateaz gain, gizarte-kohesioa bultzatzen duen motor gisa jokatzen dute. Balioak, errespetua eta elkartasuna ikasten ditugun lehen gunea dira, bizikidetza osasuntsu eta orekatu baterako ezinbesteko zutabeak.
Familiek, beren aniztasunean, eredu bakarra ez dagoela erakusten digute, baizik eta bakoitzak bere aberastasuna eta ñabardurak dituela. Aniztasun horrek denon etxea indartzen du, eta gogorarazten digu inklusioa eta errealitate desberdinekiko errespetua elkarrekin aurrera egiteko funtsezkoak direla. Gainera, familiek ongizatea sortzen dute, ez emozionala bakarrik, baita soziala ere, eta babesleku zein laguntza iturri dira une zailetan.
Azken batean, familiek komunitatea egituratzen dute, pertsona bakoitzaren integrazioa eta garapena bultzatzen dute, eta ongizatearen eta egonkortasunaren oinarri nagusia dira. Eusko Jaurlaritzarentzat familiak lehentasuna dira eta horren erakusgarri orain dela aste batzuk onartu den Familien V. Plana da, datozen urteetarako ibilbide-orri argia zehazten duena.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak antolatutako Familien Nazioarteko I. Kongresua maiatzaren 6an eta 7an izango da, Gasteizko Europa Jauregian. Hitzordu hau familiek gure gizartean dituzten erronkei, balioei eta indarrei buruz elkarrekin hausnartzeko aukera paregabea da.
Gune honetatik elkarrizketa, esperientzien trukea eta ikasketa kolektiboa sustatu nahi ditugu, nazioarteko erreferentziazko hizlarien laguntzarekin. Ziur nago horrek guztiak etorkizun bidezkoagoa, solidarioagoa eta oparoagoa eraikitzeko balioko digula.
Nerea Melgosa Vega
Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua
Familien Nazioarteko I. Kongresuaren egitaraua hurrengo estekatik deskargatu dezakezu:
Programa: maiatzaren 6 eta 7
1. eguna – Maiatzak 6
08:30 – 09:15 h.: Akreditazioa eta dokumentazioa banatzea.
09:30 – 09:45 h.: Inaugurazio-ekitaldia eta irekiera instituzionala.
09:45 – 10:00 h.: Familiak, komunitatea eta gizarte-kohesioa: V. Planaren esparruan.
- Nerea Melgosa. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailburua. V. Planaren aurkezpena, haren ardatz eta printzipioak: familia-aniztasuna, eskubideak, ekitatea, komunitatea eta parte-hartzea.
10:00 – 11:30 h.: Ponentzia: Ongizatea, Jaiotza-tasa eta Politika Publikoak: Nola Erabaki Instituzionalek Etorkizuneko Familia moldatzen duten.
- Arnstein Aassve. Università Bocconi katedraduna, Milan, Italia. Aassve irakasleak familiak eraldaketa sozial eta demografikoko testuinguru batean nola aldatzen ari diren azalduko du.
11:30 – 12:00 h.: Atsedenaldia / Kafea.
12:00 – 13:00 h.: Ponentzia: Berdintasuna, Kontziliazioa eta Hazkundea: Familiaren Papera XXI. mendeko ekonomian.
- Claudia Hupkau. PhD, Université Catholique de Louvain, Belgika. Claudia Hupkauk aztertuko du, nola berdintasuna eta erantzunkidetasuna eraginkortasun ekonomikoaren eta justizia sozialaren eragileak diren. Familia-politikek eta guraso-baimenek garapen ekonomikoan eta lan-partaidetzan duten eragina aztertuko du.
13:00 – 13:20 h.: Kontzilia Komunitatea.
- Gorka Oraá. Haur, Nerabe eta Familia zuzendaria. Kontzilia Komunitatearen aurkezpena: kontziliazioari buruzko ikaskuntzarako eta jardunbide egokietarako gune gisa.
- Purificación. Hutchinson-Intecsa.
13:20 – 14:00 h.: Galderak eta eztabaida irekia.
- Ikusleek parte hartzeko eta Arnstein Aassve, Claudia Hupkau eta Kontzilia Komunitatearekin hitz egiteko gunea. Xabier Madariagak bideratu eta gidatuko du eztabaida.
13:45 – 14:00 h.: Aukeran Dantza Taldearen emanaldi artistikoa.
14:00 – 15:30 h.: Bazkaria eta sare-lana.
15:30 – 17:00 h.: Panela: Familia eta enpresa, komunitatea eta lurraldea.
- Gaizka Zulaika. AEFAMEko Zuzendaria. AEFAME Elkartearen aurkezpena, ondoren mahai-ingurua antolatuz. Familia-enpresak gizarte-kohesioan eta lurralde-garapenean duen zereginari buruzko eztabaida, 3 lurralde historikoetako 3 familia-enpresen parte-hartzen dutela.
- Félix Lascaray. LEA – Araba.
- José Miguel Lanzagorta. Lanca Taldea – Bizkaia.
- Carmen Echeverría Guibert. Algeposa – Gipuzkoa.
17:00 – 17:15 h.: Karlos Galan-en Txalaparta ekitaldia.
17:15 – 17:30 h.: Jardunaldiaren itxiera.
- Ikaskuntzen laburpena eta hari gidariaren oroigarria.
2. eguna – Maiatzak 7
08:30 – 09:15 h.: Akreditazioa eta dokumentazioa banatzea.
09:30 – 09:45 h.: Familiaren ongizatea eta gaur egungo erronkak.
- Xabier Legarreta. Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuordea. Familiaren osasun eta ongizate emozionalaren inguruan hausnarketa: Zeuk Esan, Interneteko gidak familian, familiaK…
09:45 – 11:00 h.: Ponentzia: Ongizate emozionala eta erresilientzia familian.
- Laura Rojas Marcos. Espainiako psikologo ospetsua, Amerikako Psikologia Elkarteko kidea. Familia, kideen ongizaterako eta erresilientziarako funtsezko lehen eskola emozional gisa. Egungo erronkak aztertuko ditu (digitalizazioa, estresa, bizikidetza), eta tresna praktikoak eskainiko ditu etxeko loturak, komunikazioa eta kudeaketa emozionala indartzeko. Hori guztia familia-aniztasunaren eta komunitatearen ikuspegitik.
11:00 – 11:45 h.: Mahai-ingurua: Jardunbide egokiak eta esperientzia inspiratzaileak.
- Leticia Garcés. Haur Hezkuntzan, Emozionalean eta Familian aditua.
- Cristina Gutiérrez Lestón. Haurren, gazteen eta helduen adimen emozionalean aditua.
11:45 – 12:15 h.: Atsedenaldia / Kafea.
12:15 – 13:15 h.: Kudeaketa emozionala familietan, familia-gatazkak eta familia-ongizatea.
- Javier Urra. Psikologoa, Unibertsitateko irakaslea eta Espainiar dibulgatzailea.
13:15 – 13:45 h.: Galderak eta jendearen parte-hartzea.
- Parte-hartze sabalareko gunea Xabier Madariagak gidatuta, Laura Rojas Marcosek eta Javier Urrak parte hartzen dutela.
13:45 – 14:00 h.: Iñaki Palacios txistulariaren emanaldia.
14:00 h.: Kongresuaren itxiera.
- Nerea Melgosa. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailburua.
Hizlariak eta moderatzaileak:
Arnstein Aassve
Bocconi Unibertsitateko irakaslea eta demografia eta gizarte zientzietako aditua.
Claudia Hupkau
PhD: Université Catholique de Louvain, Belgika.
Gaizka Zulaika Atorrasagasti
Euskadiko Familia Enpresen Elkartearen Zuzendaria.
Laura Rojas-Marcos
Psikologoa · Amerikako Psikologia Elkarteko kidea.
Leticia Garcés Larrea
Haurtzaro goiztiarreko, hezkuntza emozionaleko eta familiako hezkuntzako aditua.
Cristina Gutiérrez Lestón
Adimen emozionaleko aditua.
Javier Urra
Psikologoa, unibertsitateko irakaslea eta zabaltzailea.
Félix Lascaray Palacios
Lascaray S.A. – LEAko zuzendari nagusia (CEOa).
José Miguel Lanzagorta Casans
Zuzendari nagusia Lanca Korporazioan.
Carmen Echeverría Guibert
ALGEPOSAko lehendakariordea.
Nerea Melgosa
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua.
Xabier Legarreta
Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailburuordea.
Gorka Oraá
Eusko Jaurlaritzako Haur, Nerabe eta Familien Zuzendaria.
María Purificación Barrio
Hutchinson-Intecsa-ko Giza Baliabideen Kudeatzailea.
Xabier Madariaga
EITBko kazetaria eta aurkezlea.
Familien Nazioarteko I. Kongresuan izena eman dezakezu esteka honetan:
Egoitza:
Familien Nazioarteko I. Kongresua Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian egingo da. Jauregiak azpiegitura eta baliabide ezin hobeak ditu bertaratutakoak, hizlariak, zein gonbidatuak eroso egon daitezen. Diseinu garaikidea eta jasangarritasunarekiko apustua nabarmentzen dira. Kongresua María de Maeztu entzunaretoan egingo da, areto zabal eta ondo hornitua, akustika bikainarekin eta medio teknikoekin, hizlarientzat zein bertaratuentzat esperientzia ezin hobea bermatzeko.
Nola iritsi:
Europa Biltzar Jauregia iristeko, Vitoria-Gasteizek garraiobide eta komunikazio ugari ditu.
Oinez: Google Maps
Tranbian: Gasteizko trenak eta ordutegiak Web
Autobusez: Autobus txartelak eta ordutegiak, TUVISA Web
Autoz: Vitoria-Gasteizko aparkalekuak Web
Zer da Kongresu hau?
Familien Nazioarteko I. Kongresua Eusko Jaurlaritzaren ekimena da, familiak ekintza politikoaren eta Euskadi Berriak ordezkatzen duen herrialde-proiektuaren erdigunean jartzeko sortu dena. Ez da ekitaldi akademiko bat, ezta hausnarketa teoriko bat ere: tresna politiko eta estrategiko bat da, Familiei, Haurtzaroari eta Nerabezaroari Laguntzeko V. Plan Interinstituzionalarekin (2025–2030) guztiz lerrokatua.
Ezagutza, esperientzia eta elkarrizketa biltzen dituen Kongresua da, ideia argi bat indartzeko: ez dago gizarte-ongizaterik ez etorkizun jasangarririk Euskadin familia sendorik gabe, eta belaunaldien arteko elkartasunik gabe, belaunaldi guztiak —haurtzaroa, helduak eta adinekoak— elkarri eusten diotela bermatzeko, kohesionatutako komunitate baten barruan. Horregatik, nazioarteko adituen bidez, kongresu honek etorkizuneko begiradak bildu nahi ditu, orainaren analisian oinarrituta.
Zergatik egiten dugu Kongresu hau?
Kongresu hau egiten dugu Euskadi aldatzen ari delako eta familiak aldaketa hori lehen pertsonan bizi dutelako. Aldaketa demografiko sakonak, kontziliazioko zailtasunak, gero eta presio ekonomiko handiagoa, zaintzen gainkarga eta gero eta eragin nabarmenagoa gurasoen eta haurren eta nerabeen ongizate emozionalean.
Testuinguru honetan, ezinbestekoa da argitasunez hitz egitea erdiko klaseko familiei buruz, haiek baitira Euskadiko gizarte-, ekonomia- eta zerga-eredua eusten dutenak, eta haiek baitira belaunaldien arteko elkartasuna ahalbidetzen dutenak ere: seme-alabak zaintzen dituzte, adineko pertsonei laguntzen diete eta ongizate-sistemaren jasangarritasunean laguntzen dute.
Familia ahultzen bada, gizarte-kohesioa urrituko da, belaunaldien arteko oreka hautsiko da eta etorkizunarekiko konfiantza ahulduko da. Horregatik, Kongresu honek Euskadi Berriaren konbikzio politiko argi bati erantzuten dio: familiak zaintzea belaunaldien arteko elkartasuna indartzea da eta herrialde-proiektu bidezko, egonkor eta benetako ongizatedun bat bermatzea.
Zertarako egiten dugu Kongresu hau?
Kongresu hau egiten dugu familiei laguntzeko agenda politiko argi bat indartzeko eta koherentzia emateko, eskubideetan, ekitatean eta erantzunkidetasunean oinarritua, eta hausnarketa eguneroko bizitzan zuzenean eragiten duten erabaki zehatzekin lotzeko.
Kongresu honek honako helburu hauek ditu:
- Dagoeneko bultzatzen ari garen familia-politikei ordena eta zentzua ematea.
- Entzutea, kontrastatzea eta ikastea, ebidentziatik eta esperientziatik abiatuta.
- Erabaki publikoen hartzea hobetzea, epe ertain eta luzeko begiradekin, belaunaldien arteko oreka kontuan hartuta.
Eta hori neurri oso zehatzetan gauzatzen da:
- Kargura dituzten seme-alaben laguntzak 4 urtera arte zabaltzea, hazkuntza-lehen urteetan funtsezko laguntza gisa eta etorkizun kolektiboan inbertsio gisa.
- Kontziliazio-dekretu berri bat bultzatzea, zigortu gabe zaintzeko eskubidea indartzen duena, emakumeen eta gizonen arteko eta belaunaldien arteko erantzunkidetasun erreala sustatuz.
- Gurasobakartasuneko familiei laguntza espezifikoa, prekarietate- eta gainkarga-arrisku handiagoak dituztelako eta gure politiken lehentasun argia direlako.
- Ongizate emozionalarekiko apustu erabakigarria, ulertuz gaur egun zaintzea laguntzea, prebenitzea eta familia-loturak bizitza-ziklo osoan zehar indartzea ere badela.
Hori guztia V. Planaren barruan, familia ongizatearen, komunitatearen eta belaunaldien arteko elkartasunaren eragile aktibo gisa ulertzen duena, Euskadi Berriaren ikuspegiekin bat.
Norentzat da Kongresu hau?
Kongresu hau Euskadiko familientzat da, beren aniztasun osoan. Seme-alabak dituzten familientzat, gurasobakartasuneko familientzat, langile-familientzat, egunerokotasuna zaintzen eta eusten dutenentzat eta belaunaldien arteko oreka ahalbidetzen dutenentzat.
Bereziki honako hauengan pentsatutako Kongresua da:
- Sistema eusten duten eta gizarte-kohesioa eta belaunaldien arteko elkartasuna ahalbidetzen duten familiak.
- Hobeto kontziliatu behar duten familiak, segurtasun handiagoarekin eta presio gutxiagorekin bizi direnak.
- Denbora, laguntza eta ongizatea aldarrikatzen duten familiak, alderdi emozionalean ere.
Eta baita politika publikoak diseinatzen eta gauzatzen dituztenentzako Kongresua ere da, hirugarren sektorearentzat, enpresentzat eta gizartearentzat oro har, Euskadi Berrian familien ongizatea eta belaunaldien arteko elkartasuna ez baitira gai pribatu bat, erantzukizun partekatua baizik.
Azken batean, Kongresu honek herria egiteko modu bat adierazten du: Euskadi Berri bat, eguneroko bizitza, zaintzak, ongizate emozionala eta belaunaldien arteko elkartasuna politikaren erdigunean jartzen dituena, familiak indartzen dituena gizarte-kohesioa bermatzeko, eta familia-politika moderno, egonkor eta eraldatzaileak sustatzen dituena.
Familietan inbertitzea komunitatean, belaunaldien arteko orekaren eta etorkizunean inbertitzea dela dakien Euskadi bat.
Laster informazio gehiago.
