I. Familia Nazioarteko Kongresua
Hizlariak eta moderatzaileak

Xabier Madariaga
20 urtetik gora eman ditu Madariagak EITB taldeko irrati eta telebistentzat lanean. Jerusalenen hasi zuen bere ibilbidea, Ekialde Hurbilean zehar ematen diren giza eskubideen urraketak gertutik ikusi eta kontatuz.
Bere kazetari ibilbideak Madril eta Parisera eraman zuen gero. Frantzian 7 urtez korrespontsal lanetan aritu ondoren, Bilbora itzuli eta 2017 urtetik dago Ur Handitan saioa aurkezten.
Astero gai sozialak lantzen dituen elkarrizketa saioan 10 denboraldi egin ditu Xabier Madariagak.