Ezagutu Eusko Jaurlaritzaren Estrategia Digitalaren Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritzaren Estrategia Digitalaren Zuzendaritza (EDZ) [orain arte, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritza —IKTZ—] Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak kudeatzeko ereduan definitutako egitura berriaren parte da, eta besteak beste honako eginkizun hauek ditu:
- IKTen Batzorde Estrategikoari laguntza eta sostengua ematea.
- Gobernu Kontseiluari igorri beharko zaion IKTen plan estrategikoaren proposamena prestatzea IKTen Batzorde Estrategikoak ezarritako arau eta epeen arabera.
- Alderdi interesdunen beharrizanak eta igurikimenak biltzea, bai eta IKTen plangintza estrategikorako beharrezkotzat jotzen diren barneko zein kanpoko gaiak ere, eta etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egitea; horretarako, arriskuen eta aukeren analisia ere egingo du, beharrezkoa baita etengabeko lorpenak eta hobekuntzak bermatzeko.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeei eskatzea erabiltzen dituzten IKT zerbitzuen zerrenda, bateratze-aukeraren arabera sailkatzeko.
- IKT zerbitzu eta ondasunen estandarizazio-erabaki bat onestea, zeinak bete beharko baititu Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren beharrizanak; horretarako, baldintza tekniko uniformeak identifikatuko ditu, eta teknologia- eta zerbitzu-azpiegituretako inbertsioa arrazionalizatu.
- Datuak biltegiratu, kudeatu, balorizatu eta erabiltzeko estrategia definitu eta onestea.
- Datuak biltegiratze, kudeatze, balioztatze eta erabiltzeari dagokienez, zer estrategia jarraitu behar den definitzea eta estrategia onestea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeen bitarteko propio pertsonalizatuekin egin beharreko mandatuak sinatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuak informatizatzeko eta digitalizatzeko interes estrategikoa eta lehentasunezkoa duen beste edozein IKT zerbitzutarako, IKT plan estrategikoarekin bat etorriz.
- EAEko sektore publikoan, datuen partekatzea gidatzea eta bultzatzea, horretarako irizpideak erabakita eta erakunde eta sektore desberdinen arteko datuen elkarreragingarritasuna zailtzen duten eragozpen eta oztopoak kenduta, datuak, prozesuak eta erakundeak integratzeko aukerari eragiten badiote, indarrean dagoen legeriaren esparruan.
- CDO Chief Data Officer edo Datuaren zuzendari gisa esleitzen zaizkion gainerakoak.
- IKTen arloko eskumena duen zuzendaritzako titularraren ebazpenaren bitartez, mandatua onestea IKT zerbitzu errepikariak batera kudeatzeko eta emateko, bai eta kontraprestazio ekonomikoak emateko ere; eta aurreikusita dauden sailarteko aurrekontu-programak kudeatzea, eta eskatutako zerbitzuen mailaren jarraipena eta kontrola egitea.
- Bitarteko propio pertsonifikatuei mandatuak sinatzea, errepikariak ez diren eta konbergenteak diren IKT zerbitzuak direnean.
- Bitarteko propio pertsonifikatuei mandatuak sinatzea, errepikariak eta konbergenteak ez diren IKT zerbitzuak direnean, eta finantzaketa IKTen arloko eskumena duen zuzendaritzatik bertatik datorrenean.
- IKT zerbitzu errepikarien mandatuei buruzko txosten juridikoa egiteko ahala, baldin eta aholkularitza juridikoa badago zuzendaritzan bertan.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko zerbitzuen eraldaketa digitalerako interes estrategikoa duten proiektu komunak koordinatzea, eta digitalizaziorako interes estrategikoa eta lehentasunezkoa duten proiektu komunak gauzatzea.
- IKTak erabiltzeko eta kudeatzeko akordio, arau, estandar eta prozedura orokorren proposamenak egitea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko datuen administrazioari, segurtasunari eta pribatutasun-bermeari buruzko jarraibide komunak lantzea, indarrean dagoen legeriaren arabera, eta horiek betetzen direla zaintzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateei aholkularitza ematea, beren premiei erantzuteko, bai prozedurak eta zerbitzuak informatizatzeko eta IKTak erabiltzeko orduan, bai eraldaketa digitalerako eta adimen artifizialerako estrategien gainean dituzten zalantzak argitzeko.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren IKTen auditoretzak egitea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta entitateekin eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuarekin lankidetzan, plan eta programak prestatzea eraldaketa digitalaren, adimen artifizialaren eta IKTen arloan langileak gaitzeko, prestatzeko eta hobetzeko.
- Irratia eta telebista hedatzeko zerbitzuen zerbitzu eramailearen kudeaketari buruzkoak, baita zerbitzu horren euskarri diren azpiegiturak administratzeak eta ustiatzeak berekin dakartzaten ahalmenak ere, eta irrati-maiztasunen espektroarekin eta espektro horren gaineko zerbitzuekin lotutakoak.
- Informazioaren gizartea sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen eta herritarren artean, zehazki telekomunikazioen azpiegiturekin lotutakoak, bai eta Jaurlaritzak onartu eta dagokion planean ezartzen direnak ere, besteak beste eten digitala murrizteko xedearekin.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren administrazio digitaleko zerbitzuen euskarri diren plataforma teknologikoak definitu, garatu, ezarri eta mantentzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoak argitaratutako aplikazio mugikorrak kudeatzea, argitaratzea eta katalogatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko informazio-sistemen (aplikazioak eta aktibo digitalak) eta azpiegitura teknologikoen datu-basea sortzea, mantentzea eta ustiatzea.
- Adimen artifizialaren estrategia gidatu eta koordinatzea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikorako adimen artifizialeko algoritmoen eta sistemen erregistro publikoa egitea eta mantentzea ere.
- Datuak biltegiratzeko, kudeatzeko, balioztatzeko eta erabiltzeko estrategia definitzea eta onartzea, herritarrei zerbitzu publikoak hobeto emateko.
- Erakundean datuen gobernantzaren estrategia gidatu eta hedatzea, eta jarraibideak ezartzea sistemaren kudeaketa eraginkor, etiko, arduratsu eta fidagarria bermatzeko.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan datuak partekatzeko prozesua gidatu eta bultzatzea, horretarako irizpideak erabakita, eta erakunde eta sektore desberdinen arteko datuen elkarreragingarritasuna zailtzen duten trabak eta oztopoak kenduta, baldin eta datuak, prozesuak eta erakundeak integratzeko aukerari eragiten badiote, betiere indarrean dagoen legeriaren esparruan.
- CDO Chief Data Officer edo Datuaren zuzendari gisa esleitzen zaizkionak.
- Cloud estrategia bat gidatu, prestatu, onartu eta hedatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren premiei erantzuteko.
- Zerbitzu konbergenteen eremuan, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zibersegurtasunaren eragiketaz arduratzea, mehatxu guztietatik babesteko, haiei erantzuteko, eta haiek detektatzeko, arintzeko eta ezabatzeko tresnak hedatuz, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko azpiegitura teknologikoak, komunikazioak eta lanpostu korporatiboak babesteko
Informazio gehiago izateko, ondorengo Dekretua kontsulta dezakezue:
"135/2025 DEKRETUA, uztailaren 1ekoa, Dekretu hauek aldatzekoa: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologien kudeaketa-eredua arautzen duen Dekretua"
135/2025 Dekretua PDF formatuan
“36/2020 DEKRETUA, martxoaren 10ekoa, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak kudeatzeko eredua”
[EHAA 51. zk. — 2020ko martxoaren 13a, ostirala]
36/2020 Dekretua PDF formatuan
"HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 36/2020 Dekretua, martxoaren 10ekoa, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak kudeatzeko eredua"
[EHAA 93. zk. - 2020ko maiatzaren 18an, astelehena]
Huts-zuzenketa PDF formatuan
Azken aldaketako data:
