Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendu berria

Argitalpen-data: 

“Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erreglamendu berria” izenburupean eta Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak, Elixabete Etxanobek, antolatuta, pasa den urriaren 29an, Jardunaldia egin zen Eusko Jaurlaritzako “Euskaldun Berria” aretoan. Gonbidatutako erakunde eta interesdunetatik 170 pertsona inguru bertaratu ziren.

Indarrean dago Erregelamendu berria

2019ko abuztuaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2016ko Fundazio Legearen garapen gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren era Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretua argitaratu zen.
Jardunaldiaren helburua Euskadiko Fundazioen arloko araudi berriaren ingurukoak hedatzea izan da, euskal fundazioen sektoreari bere prozedurak eguneratzen eta sektorearen legegintza-antolamendutik eratorritako eskakizun berriekin bat etorriz jarduten laguntzeko.
Jardunaldiaren diapositibak deskargatzeko. (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)