Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

2018. urterako lehiaketa arrunterako deialdia gaikuntza nazionala duten funtzioanrioentzat lanpostuak betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan

Argitalpen-data: 

2018. urterako lehiaketa arrunterako deialdia Euskal Autonomia Erkidegoko gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko

Euskal Herriko Aldizkarian, 2018ko ekainaren 4ko 106. zenbakian argitaratu da 2018ko maitzaren 22ko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren Ebazpena. Horren bidez batera argitaratzen dira 2018ko lehiaketa arrunterako deialdiak, gaikuntza nazionala duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Lehiaketetan parte hartzeko eskaera-orriak aurkezteko epea 2018ko ekainaren 5etik 25era arte izango da (biak barne).

Deialdietan baloratzeko merezimendu orokorrak izango dira gaikuntza nazionala duten funtzionarioen erregistroan 2018ko maiatzaren 22an kreditatuak eta inskribatuak. Merezimenduen banan-banako zerrenda Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Zuzendaritzan dago interesatuen eskura. Era berean, Interneteko helbide honetan ere kontsultatu ahal izango dira: www.euskadi.eus/toki-araubidea/.

Deialdietako oinarri komunak eta berariazkoak honako Aldizkari hauetan argitaratu dira: