Museoak sustatzeko diru-laguntzak 2009
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Kultura
Egitura atal kudeatzailea
Kultura Ondarearen Zuzendaritza
Xedea
Alor hauetako bat lantzen duten jarduera zehatzengatik jaso daiteke diru-laguntza:
a) Erakusketak eta argitalpenak: erakusketa iraunkorra berritzea, aldi baterako erakusketak eta hainbat euskarritako argitalpenak.
b) Heziketa eta kulturgintza: programa eta material didaktikoak garatzea, jardunaldi eta hitzaldiak, web-orriak sortzea eta garatzea.
c) Dokumentazioa: Museoko funtsak inbentariatzeko, katalogatzeko eta digitalizatzeko lanak.
d) Azterlanak: plan zuzentzailea lantzea, kalitate-plana, bideragarritasun-plana, merkatu-azterketak, berezoen azterketak.
Deialdi honetako diru-laguntzak jaso ahal izateko, jarduerak 2009. urtean gauzatu behar dira, hasiera eta ama
Nori Zuzendua
Diru-laguntzak jaso ahal izateko, nahitaezkoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean kokatuta dauden museoetako titular edo kudeatzaile izatea (berdin da pertsona fisiko edo juridiko, publiko zein pribatu izatea), eta aginduan aipatzen diren jarduerak burutzea. Halaber, museo berrien sustatzaileek jaso ditzakete diru-laguntzak.
Diru kopurua
700.000 €
Araudia
EHAA, 2008ko abenduaren 26koa
Harremanak norekin
Carmen Otxagabia
Tlf.: 945 019 472
Erantsi beharreko agiriak
Eranskinetan eskatzen dena
Eskabideak Aurkezteko Epea
2008/12/27tik 2009/01/26ra
Eskabideak aurkezteko lekua
Eusko Jaurlaritza
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz
Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea
Gran Vía 85
48011 Bilbao
Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.
Eskabideak zuzenean entrega daitezke edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz. Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.
Tramiteen deskripzioa
Hasiera, jarraibidea eta ebazpena
Egitura Atal Ebazlea
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea
Ebazteko epea
Sei hilabete, agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera kontatuta.
EBAZPENA
Isilbidearen Ondorioak
Ezespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
Ikusi artxiboa (doc 184 kb)
Bestelako Agiriak
Ez dago
Oharrak
Ez dago
Abisua
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.