Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Dokumentuak Kudeatzeko Eredua

Dokumentuak Kudeatzeko Eredua (DKE) eskema teoriko bat da, eta Eusko Jaurlaritzaren dokumentu-kudeaketa korporatiboa ulertzen eta homogeneoki ezartzen laguntzen du. Eusko Jaurlaritzaren dokumentu-kudeaketa korporatiboa sistematizatzeko proposamena da. Dokumentu-kudeaketaren arloko funtzioak, prozesuak eta rolak deskribatzen eta zehazten ditu, antolakuntza eraginkorragoa izateko.

DKEk hauek ezartzen ditu:

  • Araudia
  • Erakunde arduradunak
  • Dokumentu-baldintzak
  • Dokumentu-kudeaketaren funtzioak
  • Datu-ereduak
  • Dokumentuen bizi-zikloa
  • Azpiegituraren definizioa
  • Jarduera-proposamenak

Dokumentu-kudeaketaren politikak eta metodologiak

Dokumentu-kudeaketari lotutako hainbat alderdiri buruzko araudi-multzoa.

  • Artxibo digitala erabiltzeko gida
    Artxibo digitalaren funtzionamendua eta ezaugarri teknikoak deskribatzen ditu, bai eta beste informazio-sistema batzuekin integratzeko egin beharreko jarduerak ere.
  • AKS Eusko Jaurlaritzaren sailetan hedatzeko metodologia (AKSHM)
    Artxiboak Kudeatzeko Sistema Informatikoa (AKS) Eusko Jaurlaritzaren sailetan eta erakunde autonomoetan hedatzeko gida.
  • Dokumentuak digitalizatzeko metodologia
    Paperean dagoen dokumentazioa atzemateko prozesuak automatizatzeko eta informazio-sistemak integratzeko sortua.
  • Dokumentu elektronikoen formatu estandarrak
    Erabili beharreko dokumentu elektronikoen formatuak zehazten ditu, abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuak, bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak prozedura administratiboetan erabiltzeari buruzkoak, zehazten duenaren arabera.
  • Dokumentu elektronikoak epe luzerako gordetzeko politikak eta mekanismoak
    Egiazkotasun, osotasun, froga-balio, erabilgarritasun eta konfidentzialtasunaren baldintzak betetzea dute helburu.

Fitxategi digitala

Dokumentu elektronikoak eta haien metadatuak kudeatzeko sistema bat da artxibo digitala. Artxibo-irizpideen arabera gordeta egoten dira dokumentu horiek, eta web-zerbitzuen edo batch prozesuen bidez kudeatu daitezke.

Dokumentu-kudeaketaren funtzionalitateak behar dituzten Eusko Jaurlaritzako informazio-sistema guztiei emango die zerbitzua artxibo digitalak (dena den, diputazioei, udalei eta abarri ere eman diezaieke zerbitzua), sistema horiek izapideen ondorio izan edo prozedura administratiboetan sortu ez diren kudeaketa-prozesuen ondorio izan.

Archivo Digital


Dokumentu-zerbitzuen framework-a

Kasu gehienetan, dokumentu-zerbitzuen framework batek jarritako web-zerbitzuen multzo baten bidez egingo da artxibo digitalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Informazio Sistemen gainerako aplikazioen arteko elkarrekintza.

Modelo de Gestión Documental

Laguntzeko software-egitura bat da framework-a, eta software-proiektuak antolatu eta garatu daitezke tresna horren bidez.

Dokumentu-zerbitzuen framework-a arduratzen da informazio-sistemen aplikazioei artxibo digitalaren zerbitzuak erakusteaz. Framework horren barruan, artxibo digitalaren negozio-logika dago.


Artxibo digitalak hauek ematen dizkie hori erabiltzen duten sistemei:

  • Dokumentu elektronikoen biltegi komuna.
  • Dokumentu-zerbitzuak (biltegiratzea, bilaketak, formatu-aldaketak?).
  • Dokumentuak gordetzeko eta zaintzeko irtenbideak, dagoeneko ezarrita daudenak.
  • Ddokumentuetarako sarbide-kontrola (XLNet, ACL)
  • DBLOak ezarritako baldintzak automatikoki betetzea.
  • Sarbide-erregistroaren kudeaketa.
  • ECM (Enterprise Content Management) baten ezaugarriak dituen dokumentu-kudeatzailea.
  • ECM plataformaren independentzia.
  • SOA arkitektura.
  • Dokumentu enkriptatuak gordetzea.
  • Segurtasun-betekizunak. Egiazkotasuna, osotasuna, erabilgarritasuna, konfidentzialtasuna eta kontserbazioa, prozedura administratiboetan EIT-baliabideak (elektronikoak, informatikoak eta telematikoak) erabiltzeari buruzko dekretuaren arabera.
  • 11/2007 Legea, herritarrak zerbitzu publikoetara elektronikoki sartzeari buruzkoa, osorik betetzea.

Dokumentu-kudeaketari lotutako hainbat alderdiri buruzko araudi-multzoa.

  • Artxibo digitala erabiltzeko gida
    Artxibo digitalaren funtzionamendua eta ezaugarri teknikoak deskribatzen ditu, bai eta beste informazio-sistema batzuekin integratzeko egin beharreko jarduerak ere.
  • AKS Eusko Jaurlaritzaren sailetan hedatzeko metodologia (AKSHM)
    Artxiboak Kudeatzeko Sistema Informatikoa (AKS) Eusko Jaurlaritzaren sailetan eta erakunde autonomoetan hedatzeko gida.
  • Dokumentuak digitalizatzeko metodologia
    Paperean dagoen dokumentazioa atzemateko prozesuak automatizatzeko eta informazio-sistemak integratzeko sortua.
  • Dokumentu elektronikoen formatu estandarrak
    Erabili beharreko dokumentu elektronikoen formatuak zehazten ditu, abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuak, bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak prozedura administratiboetan erabiltzeari buruzkoak, zehazten duenaren arabera.
  • Dokumentu elektronikoak epe luzerako gordetzeko politikak eta mekanismoak
    Egiazkotasun, osotasun, froga-balio, erabilgarritasun eta konfidentzialtasunaren baldintzak betetzea dute helburu.

Dokumentu interesgarriak

 

Azken aldaketako data:  2013/10/18