Kontsumo
Bidaiei eta garraioei lotutako erreklamazioak bikoiztu egin dira 2019. urtearekin alderatuta

- Kontsumobiden, KIUBetan eta elkarteetan aurkeztutako 19.093 kontsultetatik, 3.084k (% 16k) COVID19arekin zerikusia dute.
- Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak COVID19arekin zerikusia duten 386 erreklamazio jaso ditu Kontsumobideren bitartez, eta gehienak bertan behera utzitako garraio eta bidaiengatik aurkeztu dira.
- Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak, Kontsumobideko zuzendari Olga Santamaríarekin batera, urteko lehen 5 hilabeteetako erreklamazioen eta kontsulten emaitzak aurkeztu ditu gaur, COVID19aren ondorioz ohiko estatistiketan aurreko urteekin alderatuta aldaketak eragin dituzten inguruabar bereziak kontuan hartuta.
Kontsumobidek gogorarazi du bertan behera geratu dela kontsumitzaileen eskubideak baliatzeko epeen etenaldia

- Alarma-egoeraren lehen deklarazioan etenda geratu ziren eskubide eta ekintzen preskripzio- eta iraungitze-epeek ekainaren 4tik aurrera jarraituko dute, edota, kasuaren arabera, berrabiarazi egingo dira. Maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 10. artikulua.
- Bestalde, joan den ekainaren 1etik aurrera, berriz ekin zaio administrazio-epeak zenbatzeari, maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan islatutakoari jarraikiz. Nolanahi ere, epeek jarraitzeko edo epeak berrabiarazteko, aukera horrek aurreikusita egon beharko du alarma-egoeraren indarraldian onartutako lege-mailako arau batean.
- Azkenik, alarma-egoeraren deklarazioarekin etenda geratu ziren epe prozesalek ere ekainaren 4tik aurrera jarraituko dute.
Ekainaren 1etik aurrera, Kontsumobidek ordua eskatzeko zerbitzua ezarriko du

- Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak aurrez aurreko arreta berreskuratuko du ekainaren 1etik aurrera. Kontsumitzaileen arreta egokia eta osasuna bermatzeko, ordua eskatzeko sistema bat erabiliko da.
Kontsumobidek prestakuntza-baliabideak dituen webgune bat jarri du abian ikasleentzat

- Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak webgune bat jarri du abian euskaraz eta gaztelaniaz, ikasleentzat askotariko prestakuntza-baliabideak biltzen dituena. Material hori Kontsumobidek Bilbo, Vitoria-Gasteiz eta Donostia-San Sebastián hirietako bere prestakuntza-zentroetan egin ohi dituen ikastaro eta tailerren bilduma eta egokitzapena da; izan ere, zentro horiek itxita daude une honetan, Covid-19aren krisia dela eta.
Sonia Pérez Ezquerra sailburuak turismoko, ostalaritzako eta merkataritzako kontsumorako bonuak sortzeko baterako estrategia proposatu die erakundeei

- Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak elkarlanean dihardu COVID19aren ondorioak arintzeko laguntza espezifikoen prestaketan. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak iragarritako 30 milioiko funtsean oinarrituko da, eta funts horren zati handi bat turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreetara bideratuko da, erresistentziaren lehen fasean.
Kontsumobidek Covid19aren informazio garrantzitsu guztia web-gune batean bildu du

- Pandemiaren eta alarma-egoeraren hasiera-hasieratik, Kontsumobidek bere web-eko informazioak eguneratu ditu, kontsumitzaileak informatzeko asmoz eta haien eskubideak babesteko eta defendatzeko asmoz. Web-ean argitaratutako informazio guztia orain web-gune berezi batean bildu du, www.kontsumobide.euskadi.eus/covid19 —atariko orri nagusitik ere irits daiteke bertara.
Kontsumobideren gomendioak, on line merkataritzaren gorakadaren aurrean.

- Konfinamendu-egoeraren ondorioz, gora egin du on line merkataritzak; hori dela eta, Kontsumobidek gogorarazi du une honetan ere oso kontuan hartu behar dugula erantzukizuna erosketak egitean. Komeni da hurbileko saltokien alde egitea, jasangarriagoa baita.
Kontsumobideren gomendioak, Interneten salgai dauden mirari-produktuen ugaritzearen aurrean

- Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak honako gomendio hauek egin nahi dizkie Euskadiko kontsumitzaileei.
Kontsumobidek “jardunbide eztabaidagarriak” antzeman ditu zenbait aire-konpainiatan

- Kontsumobidek eztabaidagarriak izan daitezkeen jardunbideak antzeman ditu aire-konpainietan, eta kontsumitzaileak jardunbide horien ondoriozko kontsultak eta erreklamazioak egiten ari dira.
Aurrez aurreko arreta etetea
Erreklamazioak eta kontsultak web orrien bidez egin ahal izango dira
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta merkataritza-sektoreak segurtatu egiten dute elikagaien hornikuntza eta dei egiten dute ganoraz eta arduraz kontsumitzera
- Ikusita asteburuan nolako jokaerak izan ziren merkataritza-zentro eta elikagaien saltoki batzuetan, gogoeta gabe kontsumituz eta produktuak metatuz, dei egiten dugu, bai Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta KontsumoSailak, bai EuskalAutonomia Erkidego komerkaturatze- eta banaketa-enpresek, lasai egotera eta normaltasunez jokatzera.
- Elikagaien eta premiaz koproduktuen hornikuntza bermatuta dago EAEn gizarte osoarentzat.
Koronabirusa: ezeztapenei buruzko galderak
- Ezagutu zure eskubideak
- Global Training programak ere berehala itzultzeko aukera ematen du, nahiz eta kasu honetan beka amaitutzat emango den
Azken aldaketako data:
