Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko apirilaren 11koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen zuzenbide publikoko sarreren erregistro eta kobrantza automatikoa Administrazioaren Ordainketa eta Kobrantzen Sistema Integralaren bitartez egitea ezartzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 83
  • Hurrenkera-zk.: 2699
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/04/11
  • Argitaratze-data: 2008/05/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Finantza eta kontabilitateko informazioa eman eta jasotzeko prozedurak arrazionalago egitea administrazio ororen jarduera juridiko eta materialaren helburua izan behar da, dirua biltzeko nahiz sarrerak kudeatzeko eginkizunei dagokienez. Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren aldeko sarreren hazkundeak eta horiek kudeatzeko ezarritako aurrerapen teknikoek justifikatzen dute, besterik gabe, zuzenbide publikoko sarrerak egiteko tresnetan aldaketa dokumental eta teknikoak egitea.

Alde horretatik, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearen onespenaz, "Administrazioaren Ordainketa eta Kobrantzen Sistema Integrala, SIPCA" izeneko informatikako sistema abian jarri da, diru-sarrerak era automatikoan erregistratu eta kobratzeko. Diru-sarrerak kudeatzeko zenbait organotan dagoeneko erabiltzen da sistema hori.

Horrekin batera, entitate kolaboratzaileen jarduteko aukerak ere nabarmen modernizatu dira. Entitate kolaboratzaileak finantza entitateak dira, administrazioari eskaera egin ondoren eta administrazioarekin elkarlanean, zuzenbide publikoko sarreren kobrantzan aritzeko baimena lortu dutenak, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2008ko otsailaren 29ko Aginduan ezarritakoari jarraiki; agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketaren kudeaketan laguntza emateko zerbitzua arautzen da. Era berean, herritarren artean gero eta zabalduago dago diru-sarrerak baliabide telematikoz egiteko joera; diru-sarrera horien erregimena, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2008ko otsailaren 29ko Aginduan ezarritakoaren arabera arautzen da. Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren zuzenbide publikoko sarreren ordainketa Ordainketa Pasabidearen bidez egitea arautu zuen.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuko 12.2 artikuluak ezartzen duenez, ordainketako betekizun formalei dagokienez, diruzaintzako edo zerga-administrazioko arloan eskumena duen sailak ordainketetarako dokumentu-eredu bat onartu dezake Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako agindu bidez. Eredu hori nahitaez erabili beharko da dagokion arloan ordainketak egiteko.

Nolanahi ere, kanpoko nahiz barruko funtzionamenduko arrazoiak kontuan hartuta, ordainketak egiteko derrigorrezko dokumentu-eredu bat erabili beharrak gehiegizko zurruntasuna ekarriko luke dokumentuok egiteko orduan; hortaz, egokiagoa litzateke sailek eta erakunde autonomoek egindako ordainketa-dokumentuetan denentzako oinarrizko informazio-arlo batzuk eta Identifikazio Kode Bakarra sartzea. Era horretan, kitatu beharreko zorrari dagokion informazioa automatikoki eskuratuko da fidagarritasun handiz, eta obligaziodunei ordainketak egiteko bidea erraztuko zaie, sarreren egileak akatsik gabe identifikatuz eta kontabilitateko kudeaketa erraztuz. Hori guztia mesedegarria izango da entitate kolaboratzaileentzat, administrazioarentzat eta ordainketa egin behar duenarentzat.

Horren ondorioz, honako hau

  1. – Agindu hau indarrean jartzen denetik, Euskal Autonomia Erkidegoko sailek eta erakunde autonomoek "Administrazioaren Ordainketa eta Kobrantzen Sistema Integrala" ("SIPCA", aurrerantzean) erabili beharko dute, zuzenbide publikoko sarreren erregistro eta kobrantza automatikoa gauzatzeko.

  2. – Diru-sarrerak kudeatzeko eskumena duten organoek diruzaintza-arloan eskumena duen zuzendaritzari atzizki bat esleitzeko eskatuko diote eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoari, sarrera-kontzeptuaren kodea; era horretan, dokumentuak egiten dituzten organoak identifikatu eta diru-sarrerak behar bezala kontabilizatuko dira.

  1. – Zuzenbide publikoko sarrerak kudeatzen dituzten sailek eta erakunde autonomoek, eurek egindako sarrera-agirietan azaltzen diren datuak SIPCAn sartuko dituzte egunero, informatikako fitxategien bidez.

    Informatikako fitxategi horiek, gainera, diru-sarrerak behar bezala kontabilizatzeko behar den aurrekontuko eta kontabilitateko informazio guztia izango dute eta horretarako beren-beregi finkatutako jarraibideen arabera osatuko dira.

  2. – Kredituko entitate kolaboratzaileek, gauzatutako kobrantzei buruz bidaltzen duten informazioa SIPCAn sartuko da egunero.

  3. – SIPCAk kobrantzak sarrera-agiriekin identifikatuko ditu eta egunero kudeaketa-organoei informazio hori helaraziko die baliabide telematikoen bitartez.

  4. – Identifikatu gabe geratzen diren kobrantzak, kasuan kasuko sailak edo erakunde autonomoak aztertu eta identifikatuko ditu.

  5. – SIPCA generará, con la periodicidad que determine la Oficina de Control Económico, la contabilización automática de los ingresos en el Sistema de Información y Gestión Económica (IKUS), en sus diferentes fases de ejecución presupuestaria.

Zuzenbide publikoko sarrerak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko sailek eta erakundea autonomoek egindako sarrera-agiriek, gutxienez, informazio-arlo hauek eskaini beharko dituzte, behar bezala beteta:

  1. – Ordainketa egin behar duenari dagokion atalean:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen IFK, izena eta helbidea.

    2. Dokumentua egin duen organoa.

    3. Dokumentu-zenbakia.

    4. Likidatzen den zuzenbide publikoko tasaren, prezio publikoaren, zehapenaren edo bestelako diru-sarreraren kontzeptua.

    5. Likidatzen den zuzenbide publikoko tasaren, prezio publikoaren, zehapenaren edo bestelako diru-sarreraren zenbatekoa, zerga-oinarria eta BEZa banakatuz, hala dagokionean.

    6. Ordainketa egin behar dituenaren datu hauek, gutxienez: izena, IFZ edo IFK eta helbidea.

    7. Ordaintzeko azken eguna.

    8. Likidatzen den diru-sarrera identifikatzen duen ordainketa-gutuna, honako arlo hauek izango dituena: diru-bilketako prozeduraren kodea, entitate emailea, erreferentzia, identifikazioa eta zenbatekoa, betiere finantza-entitateek euren elkarteen bidez -Espainiako Bankuen Elkartea (AEB), Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioa (CECA) eta Kreditu Kooperatiben Batasun Nazionala (UNACC)- garatutako arau-koadernoen eta banku-prozeduren zehaztasun teknikoen arabera.

    9. Administrazioaren edo, hala badagokio, ordaindu behar duenaren sinadura eta data.

    10. Likidazioaren edo betearazpen exekutiboaren aurka aurkeztu daitezkeen errekurtsoei buruzko informazioa edo, hala behar denean, likidazioa edo betearazpen exekutiboa erregulatzen duen araudiari buruzkoa, baldin eta hori jakinaraztea nahitaezkoa bada.

    11. Balioztatzen mekanikorako hutsunea, kredituko entitate kolaboratzaileak bete beharrekoa.

  2. – Finantza-entitate kolaboratzailearentzako atalean:

    1. Dokumentua egin duen organoa.

    2. Likidatzen den zuzenbide publikoko tasaren, prezio publikoaren, zehapenaren edo bestelako diru-sarreraren kontzeptua.

    3. Likidatzen den diru-sarrera identifikatzen duen ordainketa-gutuna, honako arlo hauek izango dituena: diru-bilketako prozeduraren kodea, entitate emailea, erreferentzia, identifikazioa eta zenbatekoa, betiere finantza-entitateek euren elkarteen bidez -Espainiako Bankuen Elkartea (AEB), Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioa (CECA) eta Kreditu Kooperatiben Batasun Nazionala (UNACC)- garatutako arau-koadernoen eta banku-prozeduren zehaztasun teknikoen arabera.

    4. Zorra kitatu daitekeen finantza-entitate kolaboratzaileen zerrenda.

    5. Ordainketa egiteko web telematikoen helbideak; hona hemen:

      http://www.euskadi.net/tramites on line/mi pago on line.

      http://www.euskadi.net/izapideak on line/nire ordainketa on line.

    6. Diru-sarreraren identifikazio-kode bakarra, honela adierazita: ordainketa-gutuna (barra-kodea) osatzen duten elementuen adierazpide grafo-zenbakiduna, AEB, CECA eta UNACen arauetan jasotako zehaztasun teknikoen arabera eta diruzaintza-arloan eskumena duen organoak ezarritakoaren arabera emanda. Kode horrek datuak balibide informatikoen bidez eskuratzea ahalbidetuko du.

  1. – Sailek eta erakunde autonomoek Ordainketa Pasabidea izeneko aplikazio informatikaren bidez sortuko dituzte sarrera-agiriak. Nolanahi ere, aplikazio horrek barne hartzen ez dituen errekerimendu zehatzen kasuan, sailetako aplikazio informatikoen bidez sortuko dira agiri horiek.

  2. – Sarrera-agiriak egiteko beharrezko diren jarraibideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Intraneten izango dira etengabe. Hala ere, ez da baztertzen bestelako komunikazio-bideak erabiltzea, Administrazioko langileek jarraibide horien berri izango dutela bermatzeko.

  3. – Ordainketa Pasabidea aplikazio informatikoak bermatu egingo du bere bitartez emandako sarrera-agiri guztiak Eusko Jaurlaritzaren Korporazio Identitatearen Eskuliburuan eta agindu honetan ezarritakora egokituko direla.

  1. – SIPCAn berehala lanean hastea eragozten duten informatikako eta antolakuntzako aldaketak egin behar dituzten sailek eta erakunde autonomoek diru-sarrerak kudeatzeko orain arte erabili dituzten sistemak erabiltzen jarraitu ahal izango dute, egokitzapen horiek irauten duten bitartean eta, gehienez, 12 hilabeteko apean, agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera.

  2. – Aurreko paragrafoan ezarritako egokitzapen-epea bukatu ondoren, diru-sarrerak jasotzeko eskuordetutako kontuak ezeztatu egingo dira automatikoki, salbu eta, lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, agindu honetan ezarritakotik salbuetsita dauden diru-sarreren kontuak.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 11.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.