Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Kulturklik-en kultur ekitaldien widgeta

Argitalpen-data: 

Widget bat garatu dugu, zure udalerriko kultur ekitaldien mapa edo zerrenda edozein webgunetan erraz txertatzeko aukera ematen duena.

Duela hilabete batzuk Kulturkliken kultur ekitaldien APIa argitaratu genuen eta gure webgunean iragarri genuen. API Rest honek aukera ematen du Euskadiko kultura-ekitaldiei buruzko datuak modu automatizatuan eta berrerabiltzaileentzat erosoago eskuratzeko.

Kultur ekitaldien APIa erabiltzeko moduari buruzko dokumentazioa Open Data Euskadiko APIen atalean dago eskuragarri.

Zure webgunean txertatzeko widget-a

Kulturklik-en widget-a zerrenda formatuan

Hain zuzen ere, API hori erabiliz, widget bat garatu dugu modu errazean txertatu ahal izateko zure udalerriko kultur ekitaldien mapa edo zerrenda edozein webgunetan.

Widget hau webgune batean txertatzea erraza da eta parametrizazioa intuitiboa dela esan dezakegu. Widget-aren dokumentazioan azaldu dugun bezala, urrats hauek egin behar dira martxan jartzeko:

  • Inportatu webgunearen <head> atalean JS eta CSS liburutegiak.
  • JS fitxategi nagusiak ere orrialdearen beheko partean sartu (edukia kargatuta dagoenerako).
  • Txertatu widget-a kultura ekitaldien emaitzak erakutsi nahi duzun lekuan, horretarako <div> baten bidez egin daiteke eta bere id delakoa "culturalEventsWidget" izan behar du derrigorrez.
  • Azkenik, hainbat parametroren bidez konfigura dezakezu widgetaren portaera, HTML tag-en bidez.

Widget-aren dokumentazio guztia zehatzago kontsulta dezakezu, zure gustura pertsonalizatzeko konfigurazio-parametroak barne: mapa edo zerrenda formatua, bilaketa-iragazkiekin edo gabe, orrialdeko ekitaldi kopurua, ekitaldi mota, udalerria, data, eta abar.

Gure helburua bikoitza izan da: batetik, widget parametrizagarri bat eskaintzea bere webgunean kultur ekitaldiak erakusteko interesa izan lezakeen edonorentzat, eta, bestetik, Kulturklik-en APItik abiatuta sortutako zerbitzu posible baten adibide bat irakastea.

Baliagarri izango zaizuela espero dugu.