Dokumentazio juridikoa
InprimatuEAEko eraikin eta lokal judizialetako eta adingabeen zentroko instalazioen mantentze integrala.
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 173_2024
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2024/09/24
- Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Baztertzea. Aurkaratu daitekeen egintza: kasu honetan, Kontratazio Mahaiak eskaintzen sailkapena zehazteko egindako proposamena aurkaratu daitekeen egintza bat da, errekurritutako eskaintzaren balorazioak eskaintza hori isilbidez onartzea dakarrelako, eskaintza onartzea inpugnatu daitekeen egintza bat delako, nahiz eta tazitua izan; lizitatzaile bat baztertzea inplizituki ukatzea inpugnatu daitekeen egintza bat da, EBJAren jurisprudentziaren arabera. Eskaintzak zuzentzea eta argitzea: doktrina orokorra; eskainitako prezioa identifikatzeko aukera ematen ez duen akatsa; lizitatzailearen borondatea formalki adierazitakoaz bestelakoa dela ulertzeko daturik ez dago; ezin da zuzendu baztertzeko moduko edozein akats, argudiatuz inork ez duela proposamena aurkeztu atzera botatzeko edo gaizki baloratzeko, lizitatzailea eskaintza behar bezala aurkeztearen erantzulea da, zuzenketak eskaintza berriz egitea ekarriko luke; akatsa zerga-oinarriaren eta BEZ kuotaren baturan; lizitatzailearen benetako borondatea eskaintzaren testuingurutik ondoriozta daiteke. 0 zenbatekoko eskaintzak, prezio unitarioan edo partzialean: alegatzen da eskainitako zenbatekoa txikiagoa dela hitzarmen kolektibo aplikagarrian finkatutako soldata-kostua baino, ezin dela aurreikusi hitzarmena ez betetzeko borondatea, balorazio orokorra, kontratua gauzatzearen berezko kontua, ez dagoela exijitzerik kostu guztiak prezio osoan edo partzialean jasanaraztea, ez dagoela eskaintza anormalaren susmorik.