Easo Ederra, Ozeanoko Perla... asko dira Donostiahiriak lortu dituen mirespen adierazpenak. Kantauri itsasertzaren eta Urgull, Igeldo eta Ulia mendi berdeen artean kokatuta, ekarpen-indar handia izan du XIX. mendeaz geroztik, errege-erreginek udak pasatzeko eta gizarte maila altukoek elkarrekin biltzeko aukeratu zutenetik. Gipuzkoako hiriburua zerbitzu-hiria da egun, 180.000 biztanle inguru ditu, eta Euskadiko kultur eta turismo gune nagusietako bat da.
Kontxako badia ederrarena da, zalantzarik gabe, hiriaren irudirik ezagunena. Itsas zati horren inguruan hazi da lasai eta dotore hiria. Ingurumari horretan ospatzen da urtero, udan, Euskadiko kirol ekitaldi garrantzitsuenetako bat; Kontxako estropada. Gomendagarria da oso Igeldora funikularrean igotzea, urteko edozein sasoitan, Donostiako badiaren ikuspegiaz gozatzeko.
Handik paseo atsegina emateko aukera dago
Miramar Jauregia, estilo ingelesari jarraiki eraikitako jauregia, edo Ondarretatik haratago Eduardo Chillida artista handiaren
Haizearen Orrazia (2007an 30. urteurrena bete zuen) ikusteko. Haitzei tinko atxikita dauden altzairuzko hiru pieza ikusgarrik osatzen dute artelan hau, eta itsasoa lagun duela, inguru magikoa sortu dute, artearen eta paisaiaren arteko harmoniaren adibide ezin hobea.
Portubitxia ere nahitaez nabarmendu behar da. Horren azkenean, eta itsasora begira,
Itsas Museoa Dago, baita
Aquariumberritu berria ere; bertako ozeanarioa 360º-ko ikuspegia eskaintzen duen metakrilatozko tunel batek zeharkatzen du.
Boulevard zumardia, Zabalgunea eta alde zaharra lotzen dituen kale jendetsua,
Victoria Eugenia Antzokia, hiriko eraikin ospetsuenetakoa, erabat berritua eta antzoki berritzaile bihurtua, eta
Kursaal Jauregia (
Zurriola Hondartzarengainean dago) ere Donostiako toki oso adierazgarriak dira. Hiriko kultur ekitaldi eta kongresu askoren bilgune, Kursaalek 300 ekitaldi eta 600.000 bisitari baino gehiago hartzen ditu urtero. Obra bitxi honen egileak, Rafael Moneo arkitekto ospetsuak, “hondoratutako bi arroka” bezalako beira zeharrargizko bi kubo diseinatu zituen, “geografia iraunarazi eta, posible den neurrian, naturala eta artifizialaren arteko harmonia azpimarratzeko” saiakera batean.
Erdigunera joanez gero,
Artzain Onarenkatedralarekin egingo dugu topo. Manuel de Echave arkitekto donostiarrak diseinatutako eraikin honek estilo neogotikoa du eta hiriko leku askotatik ikus daiteke; izan ere, 75 metroko altuera du.
Alde Zaharra
Hiriaren bihotza
Alde Zaharra da, oinezkoentzat prestatutakoa. Hori da Donostiaren historia gertutik ezagutzeko eta bertako sukaldaritza bikainaz gozatzeko tokirik onena.
Abiapuntu
Konstituzio Plaza arkupeduna dugu. Balkoiek zenbakiak dituzte; aspaldi zezen-plaza izan zela ekartzen digute gogora. Donostiako kultur ekintza nagusiak bertan egiten dira. Urtarrilaren 20an, esaterako, danborrada egiten dute, San Sebastian eguna ospatzeko.
Arratsaldeetan eta asteburuetan, jende asko batzen da Alde Zaharreko karriketan. Giro paregabea egon ohi da denda eta, batez ere, tabernetan, Euskadin errotuen dagoen ohitura batez, txikiteoaz, gozatzeko, eta Donostiako pintxo gozoak dastatzeko.
Kultur jarduerak
Baina Donostia hiri kosmopolita bat baino askoz ere gehiago da, eta itsasertzean erritmo lasaiaz bizitzeko eta gozatzeko aukera ematen du. Bertako kultur eskaintza zabalak ere turista ugari erakartzen ditu urtero-urtero hirira. Donostiako egutegian asko dira azpimarratzeko moduko ekitaldiak, Jazz Jaialdia, Musika Hamabostaldia, Udako Ikastaroak... eta, batez ere, Zinemaldia, irailean. Euskal kultur jarduera ospetsuenak eta Europa mailako zinema alorreko hitzordurik handienak zinema munduko aktore ospetsuak eta zale ugari biltzen ditu bertan; hori dela eta, egun horietan Donostiara joaten diren guztiak giro horretan murgildu eta hunkitu egiten dira, haiek kutsatuta.