KZgunea telezentroen sarea

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien inguruan prestakuntza jasotzeko eta teknologia horiek erabiltzeko, udalen lankidetzan doako gune publikoen sarea osatu da.

 

KZgunea zentroen euskal sare publikoa Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Adminsitrazio Saileko Informatika eta Telekomunikazioen Zuzendaritzara atxikita dago. Sarea 2001. urtean sortu zen, Euskadi Informazioaren Gizartean Plana 2002-2005 (EIGP) medio; planean ekimen ugari jasotzen ziren euskal gizartea Informazioaren Gizartean sartzera zuzentzearren.

Alfabetatze digitaleko proiektu honek hasiera-hasieratik izan du Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) laguntza Euskadiko udalerri guztietan IKTen prestakuntzarako eta erabilerarako zentro publikoen sarea abian jartzeko.

Gaur egun, KZgunea sareak erregistratutako 315.000 erabiltzaile baino gehiago ditu; horietatik 120.000 baino gehiagok jaso du Interneten inguruko trebakuntza lehen aldiz. Gehienak emakumezkoak, langabetuak eta adinduak izan dira; hau da, teknologia berrietatik urrunen dauden sektore sozialetako kideak.

PESIren lehen indarraldia amaitzearekin batera, Eusko Jaurlaritzak Informazioaren Gizartea bultzatzen jarraitu du PESI 2010: Euskadiko Agenda Digitala izeneko bigarren plana onartu arte.

EIGP 2010en arabera, KZgunea zentroen sarea azpiegitura garrantzitsua da*, "izan ere, hasiera batean barneratze digitalaren alorrean txertatzea baldin bazuen helburu, egun, hedapena eta kapilaritatea dela eta, herritarrei eta enpresei zuzendutako (batez ere txikiei) irismen zabaleko jarduerak gauzatzeko plataforma bikaina osatzen du".

Gainera, plan berriak Kzgunea sarea "Herritar Aktiboen" alorrean sartzen du. "Barneratze" atalean aipatzen du KZgunea sareak muga digitalaren kontrako tresna izaten jarraituko duela; izan ere, "talde zehatzak, hau da, 55 urtez gorakoak, emakumeak eta langabetuak Informazioaren Gizartearen oinarrizko zerbitzuen erabileran trebatzea ahalbidetu du".

*(infoegitura) - azpiegiturari edo ekipamenduari balioa gehitzen dien elementuak (hezkuntza, zientzia eta teknologia, sistema legala, edukiak eta abar) txertatzen dituen kontzeptu berria. Azpiegitura bider infoegitura berdin Informazioaren Gizartea ateratzen da.

Posta elektronikoa: kzc@kzgunea.net 

Webgunea: www.kzgunea.net

Atxikitzen zaion plana

  • Euskadi Informazioaren Gizartean Plana 2002-2005 (EIGP)
  • PESI 2010: Euskadiko Agenda Digitala

Parte-hartzaileak eta eragileak

  • Eusko Jaurlaritza
  • Udalak. Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL)

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2001/01/01 - 2011/01/31

Azken aldaketako data: