Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren IT Gobernu-eredua zehaztu, diseinatu eta ezarri

Proiektua aribidean

Helburuak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren mailan, IKTen eskumen-eredua ezartzea (jarduera-esparrua, eginkizunak eta ardurak)
  • IKTen esparruan, erabaki-eredu bat izatea, antolakunde osoan ezarrita, dagozkion prozesu guztiekin eta erabakiak hartzeko aukera emango duen tresna batekin (prozesua kudeatu eta ezagutzera eman)
  • IT funtzio-eredu bat ezartzea, eraginkortasun eta eragingarritasun printzipioen arabera funtzionatuko duena, eta korporazioaren ikuspegitik "negozioaren" ezagueraren kudeaketa ezin hobea eta denboran irautea bermatuko dituena
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren IT Gobernuaren alderdi guztiak argi eta garbi arautuko dituen arau- eta lege-esparru bat izatea
  • Urtean 25 milioi euro aurreztea IT kostuetan
  • IT erabiltzaileen gogobetetasun-maila % 50 hobetzea

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)

Eremua

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren IT Gobernu-eredua zehaztu, diseinatu eta ezartzea da proiektu honen eginkizuna. Gaur egungo egoeraren azterketa zehatza nahiz IT Gobernu-eredu baten zehaztapena eta diseinua, eta horren ezarpena ere hartzen ditu eredu horrek.

Legegintzaldia

IX. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
  • Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza
  • Ogasuna eta Ekonomia
  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoa

Azken aldaketako data: 2011/01/16