Azken eguneratzea: 2011/12/29
LARRIALDIEI AURRE EGITEKO ETA METEOROLOGIAKO ZUZENDARITZAK ARRETA ESKATZEN DU GAUDEN JAIETAN
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak egun hauetan ospatzen diren jaietan zuhurki jokatzea gomendatzen du. Batez ere, arreta gomendatzen du pirotekniekin dabiltzanei eta Urte-Amaierako eta Erregeetako kotilioei joateko asmoa dutenei.
Egun hauetan jai asko ospatzen direla eta, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak arreta gomendatu nahi izan du; batez ere jai hauetan suziri eta petardo asko erabiltzen direlako eta, halaber, Urte-Amaierako eta Erregeetako kotilioi asko izaten direlako.
Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak gogorazten digu edozein suziri edo petardo mota erabiltzean hartu behar ditugula segurtasun neurriak. Horrela, atal guztien segurtasun gomendioak irakurtzea eta errespetatzea eskatzen digu, haurren eskuetan ez uztea, poltsikoetan ez sartzea, su-iturri baten ondoan ez uztea, horiekin inor ez apuntatzea edota etxe barruan ez erabiltzea.
Urte-Amaierako kotilioiei dagokienez, eskatzen digu joan aurretik puntu batzuk kontuan hartzea: legalki irekiko diren lekuetara joatea, zeren eta horiek segurtasun arauak beteko baitituzte; leku bakoitzak bere edukiera mugatua duela gogoratzea eta, segurtasun arrazoiengatik, ezin dela hori gainditu; eta hasieratik ezagutzea non dauden lokal horren larrialdi-irteerak.
Gizartearentzat, festak alaitasun eta gozamen seinale dira. Beraz, erakunde publikoen argibideei eta gomendioei jarraitzen badiegu, guztiok hobeto pasa dezakegu.