ARRASATE udalerriko Zerrajeran babes ofizialeko 51 etxebizitzen esleipen prozeduran parte hartzeko izena emateko epea irekiko da 2023ko martxoaren 22a eta apirilaren 3a bitartean (biak barne).

Argitalpen-data: 

2023ko martxoaren 8an argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Arrasaten (Zerrajera) 51 babes ofizialeko etxebizitza alokairuan esleitzeko baldintzak zehazten dituen Agindua. (leiho berri batean irekitzen da)

152 etxebizitzek ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:

Logela kopurua Etxebizitza kopurua Azalera minimoa Azalera maximoa
2 *3 75,00 m² 75,00 m²
2 30 55,81 m² 69,23 m²
3 18 81,27 m² 89,34 m²

*Etxebizitza egokituak

Kupoa: Mugikortasun urriko elbarriak Kupoa: Etxebizitza eskubide subjektiboa Kupoa: Behar bereziak Kupoa: 36 urte baino gazteagoak Kupoa: Orokorra
3 Etxebizitza 6 Etxebizitza 11 Etxebizitza 19 Etxebizitza 12 Etxebizitza

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:

  • Etxebideko eskabidea: Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alokairuko eskatzaile gisa Arrasateko udalerrian izena emanda daudenek edo Debagoieneko Eremu Funtzionaleko udalerriren batean altan daudenak (Antzuola, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Oñati). Mugikortasun murriztua duten pertsonek, zein genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek parte hartu ahal izango dute edozein dela eskatzen duten udalerria.
  • Errolda: Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko titularretako bat behintzat Arrasateko udalerrian erroldatuta egon beharko da agindu hau argitaratzen den egunean. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, zein genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek parte hartu ahal izango dute udalerri honetan errolda egiaztatzen ez badute ere.
  • Diru-sarrerak: 2021. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 9.000 euro eta 39.000 euro artekoak direla egiaztatzea eskatzen da. Baldintza egiaztatzeko, izen ematearen titular guztien diru-sarreren batura kontuan hartuko da. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko, ez eta etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa onartuta daukaten eskatzaileek ere.
  • Bizikidetza-unitatearen kide-dopurua: Bizikidetza unitatea ez da izango 6 kidekoa baino handiagoa.

Esleipen prozedura honetan parte hartu nahi baduzu, 2023ko martxoaren 22a eta apirilaren 3a bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Garrantzitsua da aipatu diren data hauen artean ematea izena (eta ez arinago). Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da) web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • Telematikoki: www.etxebide.euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da) web-gunearen bidez.
  • Postaz: Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Andia kalea 13, 6. solairua. 20004 Donostia, Gipuzkoa (Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin).
  • Aurrez aurre: Zuzenean-en (aurrez hitzordua hartuta), Andia kalea 13, 20004 Donostia, Gipuzkoa.

Oharra:

Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen duten guztiek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu eta baita izena modu egokian emateko jarraibideak.

Gogoan izan esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, eta izena ematen baduzu prozeduratik baztertua izango zarela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko; bestetik, jakin, izena ematen ez baduzu.