Pavlenko, A.
Emotions and Multilingualism


'Emotions and multilingualism'Liburuaren helburu da hizkuntzalaritza elebakarra berridazten jarraitzea, horretan ari baita aspaldixko Pavlenko irakaslea. Hain zuzen, egiazko munduan -nahasi, heteroglosiko eta eleaniztunean, alegia-, ipini nahiko luke hizkuntzalaritza elebakar hori. Liburuaren helbururik behinena, hala ere, zera da, eleaniztasunetik abiaturik ikergai zehatz bat aztertzea: hizkuntza eta emozioak.

"Maite zaitut, oso esaldi latza da txineraz eta, beraz, guk txinatarrok ez dugu askotan esaten. Benetan horixe esan nahi dugunean erabiltzen dugu. Alabaina, benetan horixe esan nahi dugunean ere kostata esaten dugu. Oso esaldi latza da. Ikasle askok diote txinerazko esaldia dela, bihotzez sentitzen duguna, baina hitzez esaten ez duguna. Neuri dagokidanez, errazago esaten dut ingelesez, nire bigarren hizkuntzan".

Era horretako kasu eta adibideak bildu eta baliatu ditu Aneta Pavlenko irakasleak hizkuntza eta emozioen artean dauden loturak bistaratu nahirik. Dena den, orain artean ez bezala, elebakartasunetik ez, baina elebitasunetik abiaturik jardun du Pavlenkok azterketa honetan. Ustea zegoen pertsona elebidunen kasuan L1 besterik ezin zitekeela izan emozioen hizkuntza. Lan honetan hori ukatzera dator ikertzailea, esanez hainbat bide daudela geure baitako istorioak adierazteko, eta ez dela arraro mundu afektiboa, emozioak, L2an ere gauzatzea.

Orain artean, ikertzaileek era askotara aztertu dituzte emozioen berdintasun eta ezberdintasunak, baita kultura bera ez dutenen artean ere. Pavlenkok erabaki du ez dela hori ikerketa egiteko modu bakarra, eta erakusten du elebitasunetik abiaturik ere jardun litekeela… Adibidez, pribatutasuna, frustrazioa, depresioa… zenbait hizkuntzak ingelesetik hartu dituzten hitzak dira eta, hitzekin batera, "horien baitan gorderik dauden hizkuntza eta kultura espezifiko baten kontzeptu eta balioak ere bereganatu dituzte". Eremu semantikoaren globalizazioa eman dio izena gertakariari Pavlenko ikertzaileak.

"Ama joana da, eta lehenengo etsipen aldia niregan abaildu denean, hizkuntzara jo dut. Ingelesez sortu dira lehenengo hitzak. Oraintxe konturatu naiz amaren esku goxoa hartu dudala nirean, eta lasaitze aldera egiten ari naizela, orain, berak bere bizi guztian lehenengo aldiz niri eskua ematerik ez duenean. Joana da eta egoerari aurre egitera behartuta nago. Nire emozioak ez dira soilik sentipen fisikoak. Nire buruan burrunban dabiltzan istorio eta hitz itsusi eta mingarrien barna dabiltza emoziook. Zergatik atzeratu zuen medikuarenera joatea? Zergatik egin zion uko bigarren kimio txandari? Zergatik etsi zuen? Galderak egiten dizkiodan eran, akusatzen dudan eran, nire emozioak hartu-emanezkoak egin dira; gure istorio-lerroa iraunarazteko balio dit horrek. Berarekin erriertan egiten dudan bitartean, gure istorioak irauten duen bitartean, bizirik iraunaraziko diot. Hildakoarekin emoziozko harreman hau izatea ez da ohikoa komunitate guztietan. Batzuek ez dute beren senidea hila dela onartu besterik egingo".

Pavlenkoren arabera emozioei buruz dugun ikuspegia aldatu eta hartu-emanezko prozesu balira bezala aztertzen baditugu, istorio-lerroen aukera handitu egingo da. Berdin gertatuko da eleaniztasunaren ikuspegia baliatzen badugu. Horixe egiten du Pavlenkok lan honetan, hizkuntza batean baino gehiagotan sozializatuta dauden haurren kasuan zer gertatzen den aztertu, hizkuntza berri batean sozializatzen duten helduek beren emozioak nola bideratzen dituzten ikertu.

Aurkibidea:

  1. Languages and emotions: What can a multilingual perspective contribute?
  2. Emotions in the study of multilingualism: Framing the questions
  3. Vocal level: Is the lady angry?
  4. Semantic and conceptual levels: The bilingual mental lexicon
  5. Discursive level: I feel zhalko tebia bednogo
  6. Neurophysical level: His coeur is where his feelings dwell
  7. Social cognition: I no longer wanted to speak German
  8. Emotions and multilingualism: An integrated perspective

Appendix A: Bilingualism and emotions webquestionnaire
Appendix B: Transcription conventions

Liburuaren ezaugarriak: