Zoaz arratoiarekin irudira hartza hobeto ikus dezazun
Ganbarako beste aldean badira hain ongi ikusten ez diren irudi batzuk: hartz bat eta orein baten burua eta lepoa.
Beltzez marraztua, ikuslearen ezkerraldera begira dago. Silueta osoa, aurrean eta atzean bina hanka dituela eta belarri bakarra azaltzen ditu. Begia eta sexu organoa ere irudikaturik daude. Gaur egungo hartz arreen espeziekoa da, gerrialdeko garapenak adierazten duen bezala. Haitzuloetako hartzak soinkurutzean garapen handiagoa eta zerra eroria agertzen zituen.