
Ganbara barrunbe angeluzuzena da, luzeran 4 m, zabaleran 3 m eta 3,5 m-ko altuera dituena. Leku honetan dago Santimamiñeko multzorik ikusgarri eta ugariena.
Ganbararen sarreran, eta estalagmita koniko batean, lurretik hurbil, zenbait bisonte daude grabaturik eta marrazturik, beste zenbait marren ondoan - azken horiek ikusteko eta argazkitan ateratzeko zailak dira -.
Ganbarako gainerako irudietan jarriko dugu arreta. Ganbarako panel nagusikoekin hasiko gara: aipatutako estalagmita konikoaren gaineko aldean daude, eskuinaldean. Panel horretan badira zortzi bisonte, zaldi bat eta arku formako marra bat. Azken hori jarrera bertikalean dagoen beste bisonte baten bizkarraldea izan daiteke.