Kulturaren Euskal Planaren aurre balantzea 2004-2006
Lehendabiziko bi bileretan, biurteko honetan egindako lana hausnartu du Kontseiluak, bai eta Plana eguneratzeko proposamenak eta datorren 2007-2008 biurterako orientabideak ere, datozen hilabeteotan edukiak jorratzeari hel diezaion.
Planak 2004-2008 aldirako planteatu zituen helburuak kontuan hartuta, % 62,12 da 2006ko azaroan Kulturaren Euskal Planaren garapen-maila orokorra. Gehien garatu diren ardatzak dira: informazio-sistemak (2. ardatza, % 100), euskararen presentzia (5. ardatza, % 78,6) eta arte-sustapena (5. ardatza, % 67,7). Garapen-maila apalena duten ardatzak, berriz: kultura ondarearen sustapena (4. ardatza, % 44) eta kultura gizarte-kohesiorako tresna gisa (8. ardatza, % 46,43).
Egintzak garatzeari dagokionez, Planaren hasieratik aurreikusitako 123 egintzetatik 52 dagoeneko burutu dira, 49 ekiteko bidean daude (batzuk oso aurreratuta daude eta beste batzuk bitarteko garapen mailan edo hasierako mailan daude), eta 22 egintza oraindik abian jarri gabe daude. Planaren orain arteko garapen maila positiboki baloratu behar da, kontuan hartuta bitarteko balorazioa dela, hau da, ahalegin handiagoa behar duten ildo eta egintzak berbideratzen lagunduko duena, eta jada aurrera bidean daudenak optimizatzen. Horixe da Kontseiluak eta haren mendeko organoek bere etapa berrian landuko duten materiala.
Horrek guztiak frogatzen du Plana berrikusteko gida bat dela, politika zaharrak hobetu eta berriak garatzeko. Hauetxek dira abian jarri diren gai berriak: Kulturaren Euskal Behatokia, hau da, kultura informazio eta estatistikaren arloan orain arte zegoen hutsunea beteko duena, zeinak jadanik lan-programa zehatz batean baitihardu; Jaurlaritzako Sailen, Aldundien, hiriburuen eta EUDELen arteko koordinazio sistematikoa eta transbertsalitatea Erakunde arteko Batzordean (hilero biltzen da, lan-ildoak adosteko); politika kulturala demokratizatu egin da (sektoreen parte hartzea kultur politikan); nazioartekotzeko pausua emango da (Etxepare Institutua); interpretazio-auziak bideratu egin dira (sorkuntzako ikus-entzunezkoentzako telebista-sarreren % 5); bide berriak zabaldu dira gutxi garatutako alorretan (dantza) eta teknologia berrietan (Tokiko LTDri buruzko Dekretua), eta finantzaketa edo fiskalitatearen eremuan sartu gara.
Kep-aren garapen osoaren maila