|
Egoitza sistemaren bidezko prestakuntza sanitario espezializatua egiteko aukera edukitzeaz gainera, eta ikusirik aipatu prestakuntza beharrezkoa dela EEan profesional gisa jarduteko, Osasun eta Kontsumoko eta Hezkuntza, Kultura eta Kiroleko Ministerioek puntuz puntu arautu dituzte jarraian zehartzen diren espezialista tituluetarako salbuespenezko sarbide sistemak.
Halaber, prozedura berezi bat zehazten da, Adar Sanitario batean Prestakuntza Profesionaleko titulua Europako Elkarteko Estaturen batean lortu ondoren, beste edozein Estatutan profesional gisa lan egin nahi duten pertsonentzat.
Espezialista tituluetarako sarbidea
Familiako eta Komunitateko Medikuntzako Mediku Espezialistaren titulua lortzeko salbuespenezko sarbidea
Prozeduraren izendapena eta norentzat bideratua den
- Prozedura irekia Medikuntzako Lizentziadun titulua 1995eko urtarrilaren 1a baino lehen lortua dutenen eta honako baldintzak betetzen dituztela kreditatzen dutenentzat:
- 2008ko urtarrilaren 1a baino lehen, Familiako Mediku gisa jarduera profesionalean guztira bost urte bete izatea, Osasun Sistema Nazionalean barne harturiko zein hitzarturiko zentro edo zerbitzu propioetako plazetan garatuak.
- Prestakuntza osagarriren bat egina izatea, goian aipatu den data baino lehen, gutxienez 300 ordukoa, zeinen edukietan kontuan hartuak egongo diren Familiako Medikuaren profil profesionala taxutzen duten arlo desberdinak.
Araudi Erregulatzailea
Prozedura
- 2002an hasten da, izaera guztiz praktikoa duen proba objektibo batekin. Helburua gaitasun profesionala ebaluatzea da espezialitateko eduki formatiboetara egokituriko zenbait kasu klinikoren ebazpenaren bitartez.
- Proba honi EKOE deritzo (Ebaluazio Kliniko Objektibo Egituratua) eta izaera guztiz praktikoa duten eduki klinikoko gune edo egoerez osaturiko zirkuitu bat da, interesatuek bata bestearen segidan korritu beharko dutena. Moduluka egiten denez, gerta daiteke batzuk gainditzea eta beste batzuk ez, gainditu ez direnak hurrengo deialdian berriro ebaluatzen direlarik.
- Gutxienez urtean deialdi bat egingo da 2008ra arte. Interesatu bakoitza gehienez hiru deialditara aurkeztu ahal izango da. Lehiaketarako onartua izan den batek hurrengo deialdira ez aurkeztea erabakiko balu, automatikoki hurrengo urtekora pasako litzateke, baina horrek ez du esan nahi deialdi aukera bat galdu duenik.
Eskabideen aurkezpena
- Eskabidea
- Eskabidea, eskatzaile bakoitzak aurkeztu behar duen dokumentazioa zehazten den modeloaren arabera, Hezkuntza eta Kulturako Ministerioko Unibertsitate, Ikerkuntza eta Garapeneko Estatuko Idazkaritzan aurkeztu behar da, edo bestela, aipatu Ministerioaren Erregistro Zentral edo Lurralde Erregistroetako edozeinetan.
- Halaber, aurkeztu ahal izango da Herri Administrazioen eta Araubide Juridikoen eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean, urtarrilaren 13ko 4/1999, Legeak emaniko idazkeran, bere 38.4 artikuluan adierazten diren gainerako leku eta formetan ere.
Eskabidea aurkezteko epea
- Zabalik dago urtean zehar; hala ere, Sanitate eta Kontsumoko Ministerioak zehazten duen dataren barruan aurkezten diren eskaerak onartuko dira, urte bakoitzeko probara aurkezteko.
Emaitzak
Europako Elkarteko tituluen onarpena
Europako Elkarteko Estatu Kideek Emandako Prestakuntza Profesionaleko Titulu eta Ziurtagirien Onarpen Profesionala
Prozeduraren izendapena eta norentzat bideratua den
- Prozedura irekia Adar Sanitario batean Prestakuntza Profesionaleko titulua Europako Elkarteko Estaturen batean lortu ondoren, beste edozein Estatutan profesional gisa lan egin nahi duten pertsonentzat.
- Hemen barne hartzen diren profesioak hauek dira:
- Laborategiko Teknikari Espezialista
- Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialista
- Medikuntza Nuklearreko Teknikari Espezialista
- Erradioterapiako Teknikari Espezialista
- Dietetika eta Nutrizioko Teknikari Espezialista
- Ingurumen Osasuneko Teknikari Espezialista
- Anatomia Patologiko-Zitologiako Teknikari Espezialista
- Hortzaginetako Protesikoa
- Hortzaginetako Higienista
- Erizaintzako Laguntzailea
Araudi Erregulatzailea
- Abuztuaren 4ko 1396/1995 Errege Dekretua, BOE 1995eko abuztuaren 18a , 1992ko ekainaren 18ko 92/51/EEE arauak eta 1994ko uztailaren 26ko 94/38 EE araua Espainiako araubide juridikora lekualdatzen dituena eta zeinaren bidez bigarren sistema bat arautzen baita Europako Elkarteko estatu kideetako eta europar espazio ekonomikoa izenpetu duten gainerako estatuetako formazio profesionalen onarpenerako. (azaroaren 8ko 1837/2008, Errege Dekretuak Indargabetua (Ref. BOE-A-2008-18702).
- 1997ko abenduaren 9ko ebazpena, BOE 1997ko abenduaren 27a, zeinaren bidez arautzen den Europako Elkarteko Estatuetako sektore sanitarioko prestakuntza profesionaleko tituluen onarpenerako gaitasun proba eta praktika aldiaren iraupena.
Prozedura
- Osasun Saileko Plangintza eta Antolamendu Sanitarioko Zuzendaritzari dagokio:
- Beste Estatu kide batean edo europar espazio ekonomikora elkarturiko batean lorturiko formazioa onartzea.
- Espainian lorturiko formazioaren kreditazioa.
Onarpenerako aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Eskabide eredua
- Eskabide orria behar bezala betea.
- Naziotasunaren agiri kreditatzailearen fotokopia konpultsatua.
- Titulu akademiko edo profesionalaren fotokopia konpultsatua.
- Titulua lortzeko egin diren ikasketen ziurtagiri akademikoaren fotokopia konpultsatua, bertan adierazi behar delarik gauzatu den ikasketa planaren iraupen ofiziala, eta guztira zenbat orduko karga eduki duen eman diren gaietako bakoitzak.
- Egin diren praktika aurre-profesionalak edo, dagokion kasuan, lorturiko lan esperientzia.
- Atzerrian eman diren dokumentuak dagokien gaztelaniarako itzulpen ofizialarekin aurkeztuko dira.
Kreditaziorako aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Eskabide eredua (DOCX, 58 KB)
- Naziotasunaren agiri kreditatzailearen fotokopia konpultsatua.
- Titulu akademiko edo profesionalaren fotokopia konpultsatua.
- Titulua lortzeko egin diren ikasketen ziurtagiri akademikoaren fotokopia konpultsatua.
Eskabideen aurkezpena
- Eskabidea, dagokion dokumentazioarekin batera Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Plangintza eta Antolamendu Sanitarioko Zuzendaritzan aurkeztu behar da.
- Halaber, aurkeztu ahal izango da Herri Administrazioen eta Araubide Juridikoen eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak, emaniko idazkeran, bere 38.4 artikuluan adierazten diren gainerako leku eta formetan ere.
Ebazteko epea
- Gehienez 4 hilabete interesatuak dokumentazio guztia aurkeztu duen egunetik zenbatzen hasita.
Osasun Zientzietako Espezialisten atzerriko tituluak onartzea
- 459/2010 Errege Dekretua. Dekretu horrek Europar Batasuneko kide ez diren estatuetan lortutako osasun zientzietako espezialisten atzerriko tituluak lanbidean aritzeko onartzeko baldintzak arautzen ditu (BOEren 107.zenbakia, 2010eko maiatzaren 3koa).
|