4.7. Datuen babesaren alorreko estatu espainiarreko beste hainbat bulegorekiko kolaborazioa
Datuak Babesteko Madrilgo Autonomia Erkidegoko Bulegoak antolaturik, 2005eko urriaren 7an egin zen
Datu Pertsonalak Babesteko Erkidegoetako Bulegoen II. Topaketan esku hartzea. . Bertan hurrengo kontuak aztertu ziren:
Kontrol alorreko agintaritzen independentzia
Datuak babeste kontuetan, aurreikusitako estatutu-erreformen eragina
Honelako beste bulego zenbait sortzeari dagozkion perspektibak
SIDIR (Sistema de Información de Intercambio Registral) lan-taldearen hainbat saiotan esku hartzea.
Lan-saioak Datuak Babesteko Madrilgo Autonomia Erkidegoko Bulegoaren eta Datuak Babesteko Kataluniako Bulegoaren egoitzetan, finkaturik dauden bulegoen prozedurez eta lan-metodoez informazioa jasotzeko helburuz.
4.8. Datu pertsonalen babesari buruzko hitzaldi, mintegi eta bestelako jardueretan esku hartzea
Datuen Babesa Administrazio Publikoetan gaiari buruzko Lehen Jardunaldiak, Oviedon, 2005eko otsailaren 10ean.
APICE (Asociación para la Promoción de la Investigación y la Consultoría Estratégic) izeneko elkarteak antolaturiko kongresu honetako helmugetako bat, datuen babesari buruzko legerian sakontzea eta alor honetan erkidego eta estatu mailako erakunde publikoak garatzen ari diren jarduerak erakustea izan zen. Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren zuzendariak hartu zuen parte, Madril, Katalunia eta Euskadiko kideekin eta Comisión de Libertades e Informática izeneko erakundearen ordezkariekin batera.
Tokiko Polizia eta datu pertsonalen babesa jardunaldia. Erandio, 2005eko martxoaren 16an, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak antolatua.
Datuak Babesteko Euskal Bulegoa eta Arartekoa hitzaldia Donostian, 2005eko maiatzaren 13an, EHUko Zuzenbide Fakultateak antolatua.
Datu pertsonalen babesa enpresan jardunaldia Gasteizen, 2005eko maiatzaren 24an, Arabako Merkataritza Ganbarako Prestakuntza eta Aholkularitza Zentroak antolatua.
Agencias de Protección de Datos Autonómicas. Competencias jardunaldia. Santiago Compostelakoan, 2005eko ekainaren 6an, TechBusiness Week. Management & IT-ek antolatua.
Hacia un nuevo Reglamento de la Ley Orgánica de Protección de Datos" uda-ikastaroak, Santanderren, 2005eko ekainaren 27tik uztailaren 1era arte, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak eta Menendez-Pelayo Nazioarteko Unibertsitateak antolatuak.
Teknologia berrien erabilpenen alderdi legalak jardunaldia, Donostian, 2005eko urriaren 4an, Gipuzkoako Merkataritza Ganbarak antolatua.
Jornada Datuen babesa, ardura sozial korporatiboa jardunaldia Zaragozan, 2005eko urriaren 27an, Comisión de Libertades e Informática (CLI) batzordeak antolatua, Aragoiko Gobernuaren babespean.
Datuen babesa Toki-administrazioan jardunaldia Valentzian 2005eko azaroaren 16an, bertako Unibertsitateak (Fundació Universitat-Empresa) antolatu eta Valentziako Generalitat-ek babestua.
Datuen babesa Toki-administrazioan jardunaldia Bartzelonan 2005eko azaroaren 25ean, Bartzelonako Udalak antolatua, zerbitzu juridikoak prestatzeko ikastaroen barnean.
4.9. Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren parte hartzea Kontseilu Aholku-emailean
DBEBko zuzendariak, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren Kontseilu Aholku-emaileko kide den aldetik, 2005eko uztailaren 12an eta abenduaren 19an eginiko saioetan esku hartu zuen.
4.10. DBEBk bere eskumenaren peko erakundeei Bulegoa aurkezteko kanpainaren diseinua
2005. urtearen kondarrean, DBEBren eskumenaren eragina jasotzen duten administrazioei Bulegoa aurkezteko kanpainari ekin zitzaion.