Bolibar Oiz menditik gertu dago,
Zenarruzako kolegio-elizaren hegoaldean. XVIII. mendean leheneratutako
galtzada harriztatuaren bidez elkartzen da monumentu horrekin.
Simón Bolívar askatzailearen arbasoei lotutako hiru etxe daude: Bolívartarren jauregia (leiho bat besterik ez da geratzen), Errementariku nagusia eta Errementariku txikia, gaur egun museo gisa erabiltzen dena.
Santo Tomas eliza X. mendekoa da, nahiz eta XVII. eta XVIII. mendeetan berreraiki zen. Portikoan Venezuelako zaindaria den Coromotoko Andre Mariaren irudia duen kapera dago.
Zenarruzako kolegio-eliza XVI. mendeko eliza gotikoa da. Erretaula nagusia Bizkaiko erretaulagintza errenazentistaren adibide bikaina da, pintura eta eskultura nahasten dituen tipologia mistoagatik nabarmentzen dena. Bizkaiko garaiko erretaulen artean bakarra da. Horrez gain, Andre Mariaren omenezko bi irudien interesa eta erretaula goratzen duen eserleku barrokoaren multzo harmoniatsua.