Haurren eta nerabeen jokabidearen ebaluazio sistema

BASC P-1

Haurren eta nerabeen jokabidearen ebaluazio sistema

Ebaluazioa

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko adin txikikoak. Arrisku egoera maila baxu, ertain eta altua duten adin txikikoak ebaluatzen ditu.

Helburua

Jokabide eta nortasunaren alderdi ugari ebaluatzea, baita dimentsio positiboak (egokitzaileak) zein negatiboak (klinikoak) ere.

(S) autoinformeak eskala klinikoei buruzko informazioa eskaintzen du: Jarrera ezkorra eskolarekiko, Jarrera ezkorra irakasleekiko, Sentipenen bilaketa, Atipikotasuna, Kontrol lokusa, Somatizazioa, Estres soziala, Antsietatea, Depresioa eta Ezintasun zentzua, eta Egokitzapen Eskalak: Pertsonarteko harremanak, Gurasoenganako harremanak, Autoestimua eta Norbere buruaganako konfiantza. Era honetara, lau dimentsioa orokor lortzen dira: Eskola ezegokitzea, Ezegokitze klinikoa, Egokitze pertsonala eta indize orokor bat, sintoma emozionalen indizea.

Tutoreentzako (T) eta gurasoentzako (P) balorazio galdetegiek jokabide ezegokitzaileak (eskala klinikoak) neurtzen dituzte: Erasokortasuna, Portaera arazoak, Arreta arazoak, Ikasketa arazoak, Ezohikotasuna, Trebetasun sozialak, Lidergoa eta Ikasketarako trebetasunak. Dimentsio orokor bezala, bost balore kalkulatzen uzten digu: Arazoak kanporatzea, Arazoak barneratzea, Eskola arazoak, Trebetasun egokitzaileak, eta Portaera sintomen indize bat.

Formatua

Multidimentsionala. Subjektua ikuspuntu desberdinetatik baloratzen duen eta taldeka edo banaka erabil daitezkeen 5 aldagai ditu: autoinforme bat (haurrak edo nerabeak bere emozioak eta autopertzepzioak deskribatzen ditu); bi balorazio galdera-sorta, bata gurasoentzat eta beste bat tutoreentzat (haurrak hainbat testuingurutan dituen jokabide behagarrien deskribapenak biltzen dituzte); garapenaren historia egituratuta (subjektuaren diagnostikoan edo tratamenduan eragina izan dezakeen informazio sozial eta psikologikoa, garapenaren eta hezkuntzaren, hezkuntza eta medikuntza arloetakoa); eta ikaslearen behaketa sistema bat (ikasgelan zuzenean hautemandako jokabidea erregistratu eta sailkatzen du).

EGILEAK:
C. R. Reynolds eta R. W. Kamphaus.
Egokitzaileak: J. González, S. Fernández, E. Pérez eta P. Santamaría (TEA argitaletxeko I+G saila)
URTEA:1998

Tresna

http://web.teaediciones.com/BASC--SISTEMA-DE-EVALUACION-DE-LA-CONDUCTA-DE-NINOS-Y-ADOLESCENTES.aspx
Euskaraz ondorengo loturaren 313. orrialdean aurkitu daiteke:
https://www.educacion.gob.es/teseo/imprimirFicheroTesis.do?fichero=21448

Azken eguneratzea: 2013/11/14