Euskara mintzagai
Seber Altube
Seber Altube

Bidegileak (pdf, 484,22 kB)

Euskara   Fitxa

La vida del euskera : divulgación de los principios de la lingüística general aplicables a su defensa (pdf, 2,83 MB), in Euskera. -- 14. urtea, 4 zenb. (1933, irailla-lotazilla) ; 299-397 orr. -- ISSN. 0210-1564

Laburpena

‘Kepa’ izenburua darabilen baten artikulua du Altubek oinarri azalduko dituen mintzagaietan: euskararen atzerakaden zergatiak, euskararen berreraikuntza literarioa, euskararen ahozko transmisioaren garrantzia, familiak transmisio horretan duen funtzioa, euskararen egoera diglosikoa, garbizaleen kontuak, hizkuntza eratzeko maileguen erabilera, benetako erabilera zertan den, neologismoak, euskaldun berri ilustratuak eta euren ekarpen arriskutsua, hizkuntza tekniko eta literarioa…

Euskara   Fitxa

Altube'tar euskaltzain berriak bere sarrerako egunean irakurritako itzaldia, ta R. M. Azkue Euskaltzainburuak Euskaltzaindia'ren izenean zuzendu zion ongi etorria: Bilbo'n, 1920ko lotazillaren 28an (pdf, 1,93 MB), in  Euskera. -- 2. urtea, 1. zenb. (1920-1921) ; 62 orr. -- ISSN. 0210-1564

Laburpena

Bilbon, 1920-XII-28ko batzarrean irakurri ziren Seber Altuberen sarrera hitzaldia eta Resurreccion Maria Azkueren erantzuna biltzen ditu tetsu honek. "Izkuntz jakintzia eta euskeriaren bizitzia" zuen izenburutzat. Euskara biziko bada, hainbat eta hainbat eginkizun dira jomuga eta lanbide: hizkuntza jatorrari eusten saiatu behar dugu, hizkuntzalari jakintsuen irakaspenei jaramon egin behar diegu eta ez inolaz antolatu euskararen arautze-prozesua. Agerikoa da testuan garaiko garbizaletasunari egindako kritika.

Euskara   Fitxa

Más sobre la vida del euskera / Barriro euskeraren bizitzari buruz (pdf, 5,43 MB), in  Euskera. -- 17. urtea, 1-4. zenb. (1936, ilbeltza-lotazilla); 192 orr. -- ISSN. 0210-1564

Laburpena

1933an La vida del euskera artikuluak izandako oihartzunaren harira dator testu hau. Luis de Garaik zuzenean eginiko iruzkinei luze erantzuten die Altubek. Garai hartako pentsaera aztertzeko eta hainbat bilakaera hobeto ulertzeko (lexikografia, hizkuntzaren eta politikaren arteko hartu-emana, Arana, 'euskara zahar' eta 'berria', garbizaleen jokabidea…) testu aproposa da.

Euskara   Fitxa

Erderismos / Altube'tar Seber (pdf, 5,43 MB), in  Euskera. -- 10. urtea, 1-4 zenb. (1929, ilbeltza-lotazilla) ; XI, 315 orr. -- ISSN. 0210-1564

Altuberen testu ezagun eta dagoeneko klasikoa duzu Erderismos. Euskal sintaxiaren azterketa eta hurbileko erdarek euskararen baitan eragindakoen gaineko saiakera. Sekulako eragina izan du hitz ordenari dagokion guztiak.