Izurriak kontrolatzeko kontuan hartu beharreko alderdiak

Zer biozida erabil daitezke?

Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko Ministerioaren Bioziden Erregistro Ofizialean inskribaturik egon behar dute biozida-produktuek.

Erregistroan sartzeko bi sarrera ezberdin daude, 3349/83 EDaren arabera inskribatutako produktuak eta 1054/2002 EDaren araberako sarrera berriak.

  • Lehenengo sarreran honelakoa da bioziden erregistro-zenbakia:
    XX-YY-ZZZZZ edo XX-YY-ZZZZZ-HA.
    • XX: biozida inskribatu den urteko azkeneko bi zifrak dira.
    • YY: pestizida zertarako den adierazten du:
      00: IAT (osagai aktibo teknikoa).
      10: arratoi-pozoia.
      20: bakterizida.
      30: intsektizida.
      40: fungizida.
      50: beste zenbait (uxagarriak, erakartzaileak…).
      80: zur-babesleak.
      90: birizidak.
      100: legionella pneumophilaren kontrako tratamendurako desinfektatzailea.
    • ZZZZZ: erregistroan inskribatutako hurrenkera-zenbakia.
    • HA: sigla honek adierazten du produktua erabil daitekeela elikagai-industrian, baldin eta bakar-bakarrik langile profesional espezializatuek erabiltzen badute, elikagairik ez dagoenean, eta inskripzioebazpenean ezarritako segurtasun-epea errespetatzen bada.
  • Bigarren sarreran bioziden erregistro zenbaki berria honelakoa da:
    ES/RM-AAAA-TT-ZZZZZ.
    • ES: Estatu Espainolean erabiltzeko baimena duela adierazten du.
    • RM: beste estatu batean baimendutako produktu baten kasuan elkar-ezagutzaren prozedura jarraitu dela adierazten du.
    • AAAA: Inskripzio sarrera.
    • TT: produktu mota.
    • ZZZZZ: erregistroan inskribatutako hurrenkera-zenbakia.
 
 
 
Azken eguneratzea: 2013/01/29