Haur eta Nerabeei Laguntza Emateko Telefonoa

Enplegu eta Gizarte Gaietarako Saileko Familia- eta Komunitate-Politikarako Zuzendaritzak, urrian, 116 111 doako telefonoa martxan jarriko du, haurrei eta nerabeei laguntza emateko.
116 111 telefonoa, haurrei eta nerabeei laguntza ematekoa, Europar Batasunean komuna da, eta egoera pertsonal arriskutsua edo gatazkatsua –edo egoera zaila bizitzen ari diren hirugarrenen ezagutza edukitzean-, orientazioa, aholkua edo informazioa aurkitzeko tresna izan nahi du. Horretarako, lagundu eta arazoaren larritasuna nahiz berorri aurre egiteko ekimenik egokiena baloratuko duen solaskide profesional batekin elkarrizketatuko zara.
Haur eta nerabeen kolektiboa, haur edo nerabeen eskubideak ustez urratuak izan direneko ezagupena izan dezaketen eta, jakinarazi nahi edo orientazioa jaso nahi duten pertsona helduei (profesionalak, senideak eta beste pertsona batzuk) ere zuzenduta dago.
Harreman-bideak errazteko asmoz, 116 111 laguntza-telefonoari laguntza emateko web-orria ere egokituko da, www.euskadi.net/zeukesan. Orrialde horretan kontsultak egin, materialak atzitu ,iritziak trukatu, etab. egin ahal izango dira.