Urtapotolueta II tumulua
Urtapotolueta I trikuharritik 100 metro NNW-ra dago, Urtapotoluetako lepotik Urrexola Garaia aldera jaisten den bidearen eskuinean.
Tumulu ederra da: 14.5 m neurtzen du bere diametroak eta 2 m goratzen da lurretik. Zentratu gabeko krater bat dauka SE-an.
