Urtapotolueta I trikuharria
Izen bereko lepoaren erdi-erdian dago, Orkatzategi eta Ametzueta gainen artean.
Tumulu bat dauka 8.5 metroko diametrokoa eta 0.7 metroko altuerakoa. Erdian krater bat dauka eta haren barruan bi lauza daude, bat lurrean sartuta eta bestea etzanda. Tumuluaren gainean beste bi lauza daude.
