Txostenaren garapena
Txostenaren muina da eta aztertutako gaiak bertan azaltzen dira.
Hiru azpiataletan banatu ahal dugu: hasierako argibide batzuk, txostenaren beraren garapena eta azkenik, ondorio eta gomendioak.
Hasierako argibideak
Azpiatal honetan memoriari buruzko zenbait datu ematen zaio irakurleari. Hasteko txostenaren helburuak zehazten dira, geroago sakonago aztertuko badira ere. Aurrekaririk egon bada, aipatu egin ohi dira. Bestetik, lanaren oinarri teorikoa eta erabilitako metodologia ere azaltzen dira. Datu hauek guztiek lagunduko diote irakurleari txostena hobeto ulertzen.
Txostena
Hasieran aipatutako helburuak banan-banan eta zehatzago aztertzen dira. Ondoren, txostenean azaltzen gaiaren epeak eta lana egiteko baliabideak adierazten dira. Txostenaren atalik luzeena izaten da normalean eta irakurketa errazteko, egokiak diren baliabideez baliatuko gara: taulak, grafikoak, laburpenak...
Emaitzak, ondorioak eta gomendioak
Txostenetik ateratako ondorioak eta emaitzak azaltzen dira modu argian. Aurrerantzean egin beharreko lanei begira gomendioak egiteko modua ere badago.