Izenburua
Izenburuan elkarrizketa batera deitzeko gutuna dela adieraztea oso baliagarria izaten da, irakurleak zer motatako agiria den erraz identifikatu ahal izateko. Bestalde, zeri buruzko elkarrizketa izango den aipatzea oso baliagarria izan daiteke.
Zenbaitetan, izenburu luzeetan batez ere, izenburua bi zatitan banatzea egokia da.
Bestalde, izenburua orriaren erdialdean jarriko dugu; eta gutun elebidunetan beti idatziko dugu goian euskarazkoa letra lodiz eta azpian gaztelaniazkoa.
ELKARRIZKETA-DEIA
CONVOCATORIA DE ENTREVISTA
UDAKO OPORRETAKO ORDEZPENAK LOTZEKO ELKARRIZKETA
ENTREVISTA PARA CONCERTAR SUSTITUCIONES DE VACACIONES DE VERANO
LANPOLTSA OSATZEKO ELKARRIZKETA
ENTREVISTA PARA FORMAR BOLSA DE TRABAJO
LANGILE BERRIEI ELKARRIZKETA
ENTREVISTA A NUEVOS TRABAJADORES/AS