Egitura
Enpresaren logotipoa
Enpresaren irudia goiko partean txertatzen da, orriaren bazter batean, gehienetan. Hala ere, diseinu kontua den neurrian, kasu bakoitzean enpresak berak erabakiko du logotipoa non jarri, zer neurritakoa eta abar.
Gutun-azalean ezkerreko aldean kokatu ohi da logotipoa.
Enpresaren datuak
Idazpurudun orrietan enpresaren datuak ageri dira: helbidea, telefono- eta fax-zenbakiak eta helbide elektronikoa.
Orri bat baino gehiagoko agiria bidali behar bada, lehenengo orrian besterik ez dugu informazio osoa emango. Bigarrenetik aurrera, nahikoa izaten da logotipoa bakarrik jartzea.
Gutun-azaletan, helbidea baino ez da adierazten, gehienetan.
euskarazko eskema ikusi