Estilo aholkuak
Diseinua zaindu
Zigiluaren diseinuari erreparatuko diogu, enpresa edo erakundearen irudi koorporatiboaren atal bat baita. Gainera, zigilu argia eta erakargarria sortzen ahaleginduko gara.
Euskara nola nabarmendu
Zigilu elebiduna sortu behar badugu, euskarari lehentasuna emango diogu aurrean jarrita. Tipografia ere erabil daiteke euskara nabarmentzeko, letra tamaina handiagoa edota letra larriak erabiliz.
Idazkaritza / Secretaría
Idazkaritza
Secretaría
IDAZKARITZA
SECRETARÍA
Bestalde, datu batzuk euskara hutsean eman ditzakegu: enpresaren izena edota helbidea, esate baterako.