ESTABLEZIMENDUAREN ERROTULUA

Agiri-ereduen bankua

Egitura

Honelako errotuluetan elementu bi agertu ohi dira.

Alde batetik, establezimenduaren izen generikoa. Hau da, bertan zer zerbitzu edo lan egiten den zehazten duen errotulua.

OKINDEGIA
Panadería
KAFETEGIA
Cafetería

 

Bestetik, establezimenduaren izen berezia ere adierazten da askotan.
Halakoetan lehenengo izen berezia jarri behar da eta ondoren izen generikoa. Euskaraz erdarako ordena jarraituta osatzen diren egiturak guztiz okerrak dira.

aholkatuta / utzarazita

Harategia Arrazola

Arrazola harategia

Taberna Leizar

Leizar taberna

 

Beraz, adibide egokiak honakoen modukoak lirateke:

MENDIOLEA OKINDEGIA
Panadería Mendiolea
TXUS KAFETEGIA
Cafetería Txus

 

Horrelako izenak ere erabiltzen dira errotuluetan:

GARMENDIA ETA SEME-ALABAK TAILERRA
TALLER GARMENDIA E HIJOS

 

IRIZARREN ALARGUNA FRUTA-DENDA
FRUTERÍA VIUDA DE IRIZAR

 

ZARATE AHIZPAK LIBURU-DENDA
 LIBRERÍA HERMANAS ZARATE

 

euskarazko eskema ikusi

 

Azken eguneratzea: 2007/03/16