Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

2025eko udazkena: Besaldi abiadura bizian

2025eko udazkena: Besaldi abiadura bizian

2025eko udazkena

Besaldi -

Udazken honetan, Eventokia eta Peñascalen laguntzarekin, politiken ebaluazioari buruzko topaketen gure lehen zikloa egiten ari gara, eta horri buruzko informazioa duzue Besaldiren webgune honetan eta gure LinkedIn profilean. Bestalde, adimen artifizialarekin lotutako dokumentuaren ondoren, KSNet-ek egindako Besaldiri dagozkien politikei interesatzen zaizkien fenomenoak aztertzen dituen dokumentua jarri dugu hemen.

Aipatutakoekin batera, hamar kontratu aktibatu ditugu aurten, honako lan hauekin (adjudikaziodunak: Daleph, KSNet, Fresno, SiiS, KPMG eta Prospektiker izaten):

  • Besaldiri dagozkion bi politikaren jarraipen- eta ebaluazio-prozesua diseinatzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko gizarteratze-politikaren eta enplegu-politikaren azpian dagoen aldaketaren teoriaren koherentzia eta egokitasuna esploratzeko ebaluazioa.
  • Dirusarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren kalitate teknikoa eta hautemandako kalitatearen adierazle eta ebidentzian oinarritutako esplorazio-ebaluazioa.

Bestalde, aurrera jarraitzen du, Besaldiren laguntzarekin, Euskal Herriko Unibertsitatearen enplegu- eta gizarteratze-politiken ebaluazioaren arloko ikerketa-, prestakuntza- eta transferentzia-estrategia. Estrategia horrek fruituak ematen ditu, enplegu- eta gizarteratze-politiken ebaluazioarekin eta gai horri buruzko prestakuntza- eta hedapen-jarduerekin zerikusia duten ikerketak egitea eta elkarrekin lotzea bultzatuz. LinkedInen bidez ere ematen dugu horien berri

2026an, Besaldik Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemari buruzko lehen txosten orokorra aurkeztu behar du, eta 2027an, berriz, Euskal enplegu-politikarekin zerikusia duena. Hori dela eta, gure ebaluazio-organoa prozesu horien lanetan eta bileretan murgilduta dago, bai politiken interes-taldeekin hitz egiteari dagokionez, bai prozesuari zuzenean edo zeharka ekarpenak egiteko prest daudenei edo egon ahal direnei (zu, adibidez)

Erlazionatutako berriak

Nola ari gara Besaldi eraikitzen?

Nola ari gara Besaldi eraikitzen?

2025eko uda jardueraz betetako garaia izaten ari da, enplegu- eta gizarteratze-politikak ebaluatzeko organoaren lizitazioei lotuta. Eguía Careaga Fundazioak eta Dalephek, esleitu berri diren jarraipen- eta ebaluazio- sistemak eratzeko lanei hasiera ematear daude. Besaldiren eskumeneko politiken aldaketa-teoriei buruzko bi sortako lizitazioan aurkezteko epea uztailaren 31an amaituko da. Eta irailaren hasieran antzeko beste lizitazio bat abiaraziko da.

Irakurri gehiago

BesaldiEHU

Eusko Jaurlaritzak dirulaguntza eman dio Euskal Herriko Unibertsitateari

Eusko Jaurlaritzak 88.500 euroko dirulaguntza eman dio Euskal Herriko Unibertsitateari, enplegu- eta gizarteratze-politiken ebaluazioan lankidetza sustatzeko.

Irakurri gehiago

Azken aldaketako data: