Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

DEKRETUA, 1980ko abenduaren 30ekoa (Dekretu horren bidez, irakaskuntzaren arloari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1980ko irailaren 25ean hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1980
  • Gaia: Hezkuntza
  • Jardun-eremua: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
Xedea:

a) Eskolaurreko Hezkuntzako, OHOko, Batxilergoko, Lanbide Hezkuntzako, Helduen Hezkuntza Iraunkorreko eta OHOko unitateen Hezkuntza Bereziko ikastetxeen titulartasuna eta, hala behar denean, mendetasuna. 

b) Ikuskaritza teknikoa. 

c) Estatuko erabateko politika ekonomikoarekin koordinaturik, inbertsioen programa prestatzea eta onestea. 

d) Eskualdatzen diren administrazioko zerbitzuetan eta ikastetxeetan langileria aldetik zer premia dagoen aurreikustea eta aurreikuspena onestea, dagokion unean indarrean dagoen legeriarekin bat etorrita. 

e) Eskolaurreko Hezkuntzako, OHOko, BBBko, LHko, Helduen Hezkuntza Iraunkorreko eta OHOko unitateen Hezkuntza Bereziko ikastetxe, atal eta unitate publikoak, erregimen arruntekoak nahiz esperimentalekoak, sortzea, eraldatzea, zabaltzea, sailkatzea eta ezabatzea. 

f) Oinarrizko Eskolaurreko Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan euskara irakasteko planak, ikasketa-programak eta orientazio pedagogikoak eta metodologikoak prestatzea eta onestea. 

g) Euskarazko irakasleak trebatzeko eta hobetzeko gaietan, dauden beharrak aurreikustea, eta aurreikuspenen programak egitea eta onestea. 

h) Eskolaurreko Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatzea eta izendatzea, merituaren, gaitasunaren eta publikotasunaren irizpideak aintzat hartuta. 

i) Estatuarenak ez diren Eskolaurreko Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxeak eraikitzeko, aldatzeko edo zabaltzeko obrak gizarte-interesekotzat edo lehentasunezko gizarte-interesekotzat jotzeko proposamenak egitea. (hau hobeto ikusten dut) 

j) Lanbide Heziketako ikastetxeetan, Estatuarenetan nahiz Estatuarenak ez direnetan, irakaskuntza arautuak baimentzeko eta kentzeko araubidea prestatzea eta onestea, bai eta araubide juridikoari, administratiboari eta ekonomikoari lotutako alderdi guztiak ere, Estatuko politika orokorrarekin koordinaturik. 

k) Lanbide Heziketa Sustatzeko Patronatuak kudeatzen dituen baliabideen zatia, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokiona. 

l) Erkidegoaren lurralde-eremuko ikastetxe publikoak eta pribatuak inskribatzea Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena da. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoak bere erregistroa antolatuko du, Estatuaren erregistroarekin koordinatuta, eta, hortaz, inskripzio-espediente guztien kopia bidaliko dio Estatuari. 

Bestetik, EAEn egoitza izanik Ikastetxeen Erregistroan izena emanda dauden ikastetxe publiko eta pribatu guztien zerrenda bidaliko dio Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari.

Eskumenen konfigurazioa