Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko irailaren 23koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Berantevillako (Araba) Hirigune Historikoaren Gune Arkeologikoa, monumentu-multzoaren izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko espedienteari hasiera eman, eta jendaurrean jarri eta interesdunei entzuteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 200
  • Hurrenkera-zk.: 5059
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/09/23
  • Argitaratze-data: 2011/10/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioaren 148.1.16 artikuluaren eta Estatutuaren 10.19 artikuluaren babesean, eskumen osoa bereganatu zuen Kultura Ondarearen gaiari dagokionez. Aipaturiko eskumen horretaz baliatuz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea onartu zen, kultura-interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunak deklaratzeko prozedurak arautzen dituena.

Berantevillako Hirigune Historikoaren Gune Arkeologikoak daukan kultura-interesa azterturik, eta Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek aurkezturiko Ebazpen Proposamenari jarraituz, honako hau

Lehenengoa. Berantevillako (Araba) Hirigune Historikoaren Gune Arkeologikoa, monumentu multzoaren izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrendan sartzeko espedienteari hasiera ematea, I. eranskineko mugaketarekin eta II. eranskineko deskripzioarekin bat etorriz.

Bigarrena. Berantevillako (Araba) Hirigune Historikoaren Gune Arkeologikoa, monumentu-multzoaren izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrendan sartzeko espedientea jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta 20 eguneko epean alegazioak egin eta egokitzat jotzen diren agiriak aurkeztu ahal izateko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 84 eta 86 artikuluetan oinarrituz. Aipaturiko espedientea Gasteizko Donostia kaleko 1 zenbakian dagoen Euskal Kultura Ondarearen Zentroan dago ikusgai.

Hirugarrena. Ebazpen hau Berantevillako Udalari, Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailari eta Ingurumen eta Hirigintza Sailari eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari jakinaraztea, jakinarazpena egin eta 15 eguneko epean alegatu eta egokitzat jotzen dituzten agiriak eta frogagiriak aurkeztu ahal izateko.

Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta ALHAOn argitaratzea, jende guztiak Ebazpen horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 23a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

(Ikus .PDF)

Berantevilla hiria Ibaiuda ibaiaren ertzean kokatutako biztanleria-gune bat da; ibai horrek Zadorran duen bokaletik gertu dago, lurralde lau batean. Soroz inguratuta dago hirigunea, Ibaiuda ibaiaren (I.an) eta Portillako gaztelua dagoen mendilerro txiki baten (H.an) artean. 5 km ingurura, mendebaldean, Miranda de Ebro dago.

Oinplano angeluzuzena dauka hiriguneak, eta itxura oso erregularra, Erdiko Aroko jatorriaren oinordeko, non kaleak bost kale paraleloren inguruan antolatzen diren (E.tik M.ra), bai eta kale horiek perpendikularki ebakitzen dituen kantoi bat ere I.-H. noranzkoan, hirigunearen erdi-parean.

Hiriaren ardatz nagusia dirudien kalea kokaguneak, zabalerak eta are izenak ere horixe adierazten bide dute Kale Nagusia izango da. Parrokia-eliza kale horretan dago, eta hiriaren erdigunea okupatzen du (kokapen hori ez da oso ohikoa, baina ez da horrelakoa duen hiri bakarra).

Kale Nagusiaren paralelo, iparraldetik, kale hauek antolatzen dira harresi-barruan: lehenengo, Labeko kalea, eta gero, Beheko kalea. Iparralderago, Ibaiko kalea harresi-kanpoaldea izango litzateke, eta han aurki litezke hiribildua inguratzen duen barruti harresituaren hondakinak. Hegoaldetik, gaur egun Plazako eta Dalmacio Sánchez izeneko kaleak antolatzen dira, eta, harresitik kanpo, Larraineko kalea. Ibaiko eta Larraineko kaleen antolaerak berak, bai eta kale horien izenak ere, esanguratsuak dira, hiritartu gabeko toki batzuk adierazten baitituzte (ibaia eta larrainak). Bi kasuetan, gainera, linealak ez diren kaleak dira; bi kale horien artean, hain zuzen ere, oraingo kalegunea erabat inguratzen duen perimetroa eta ingurabidea osatzen dute.

Etxadia, batik bat, hirigunearen barruan biltzen da; urriak eta bakartuak dira hiribilduaren harresietatik harago sortu diren eraikuntzak. Etxeak mehelinen artean antolatzen dira, eta beheko solairua (aletegia) gehi solairu bat edo bi dituzte. Eraikinek, kasurik gehienetan, etxadi soilak eratzen dituzte, hau da, etxeak bi kale paraleloetara irekitzen dira, eta orube luzanga eta estu batzuk okupatzen dituzte (5 - 9 m aurrealdean x 15 m barrualdean).

Eraikuntza-sistema honako hau da: karga-horma perimetralak, zurezko bilbadura eta bi isuriko estalkiak, eraikuntza bakartuen kasuetan izan ezik, haietan 4 isuriko estalkia ageri baita.

Hirigunearen itxura dotorea, berriz, Kale Nagusiko arkitektura-multzoan biltzen da, etxe armarridun asko baititu (25.a, 16.a, 15. - 17.ak). Etxe horiek, bai eta parrokia-eliza bikainak ere, XVI. eta XVII. mendeetako distira erakusten dute. Azken lan hori hainbat eraikitze-etaparen ondorio da, eta horren zantzuak geratu dira eraikinaren altxaeretan (errenazentista-barrokoa-neoklasikoa).

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik