Ez ezazu galdu!
CHILLIDA LEKU MUSEOA, BURDINA BELAR GAINEAN
CHILLIDA LEKU MUSEOA, BURDINA BELAR GAINEAN
Multimedia
Bideo
Argazki galeria
    • CHILLIDA LEKU MUSEOA, BURDINA BELAR GAINEAN
    • CHILLIDA LEKU MUSEOA, BURDINA BELAR GAINEAN
    • CHILLIDA LEKU MUSEOA, BURDINA BELAR GAINEAN
    • CHILLIDA LEKU MUSEOA, BURDINA BELAR GAINEAN
    • CHILLIDA LEKU MUSEOA, BURDINA BELAR GAINEAN
    • CHILLIDA LEKU MUSEOA, BURDINA BELAR GAINEAN
 

"Behin, utopia batekin amets egin nuen: nire eskulturei atsedenerako lekua topatu nien, eta jendea eskultura haien artetik zebilen, basoan zuhaitz artetik bezala"

 
2011ko urtarrilaren 1etik museoa itxita dago. Hala ere, bertan antolatu ohi diren bestelako ekintzak (tartean, ondare artistikoaren zaintze lanak eta mota desberdinetako erakusketak) bere horretan mantenduko dira.

Eduardo Txillida

 
Euskal arte-sormenaz hitz egitea bere artistarik unibertsalenaz hitz egitea da, Eduardo Txillida (1924-2002). Chillida-Lekurekin bere lanen neurrira egindako espazio bat sortzearen bere ametsa egia bihurtu nahi izan zuen. Txillidak “…aquí en mi País Vasco me siento en mi sitio, como un árbol que está adecuado a su territorio, en su terreno pero con los brazos abiertos a todo el mundo” esaten zuenean, lur honi zion atxikimendua eta maitasuna erakusten zuen, berak adierazi eta bere lanetan islatzen zuen bezala. Chillida-Leku da, beraz, egileak urte luzetan zehar nahi izandako ametsaren lorpena: Bere lanaren neurrirako espazioa sortu, horretara bere lan hori etengabe ikusgai izan zedin.
 
Hernanin dago Chillida-Leku, Donostiatik 15 kilometrora. Denbora eta espazioa gelditu egiten dira memoriaren bazter honetan donostiar eskultore handiaren burdinazko, altzairuzko, harzurizko eta granitozko lanetan laburbilduta.
 
Chillida-Lekuko bilduma 391 eskulturak eta paperezko 300 lan baino gehiagok (grabitazioak, grabatuak, marrazkiak...) osatzen dute. Bilduma dinamikoa da; izan ere, eskultoreak mundu erdian erakusketak egiteko zituen konpromisoen ondorioz, eta enkargu berrien sartu-irtenaren ondorioz, pieza handi batzuk aldi batez museotik ateratzen baitira eta beste batzuk ekartzen baitira, bildumaren aberasgarri. Ez da museo itxia, espazio bizi eta aldakorra baizik.
 
Chillida-Lekuren bihotzean Zabalaga baserri zaharberritua dago, gipuzkoar sortzailearen obraren muina babesten duena. Eraikin horretan Txillidaren formatu txiki eta ertaineko lanak daude bilduta, eta mende erdiko sorkuntza lanean barreneko ibilbide argitzaile eta liluragarri bat eskaintzen du, baserriaren 500 urte inguruko historiaren kutsua eta, aldi berean, eskultorearen beraren artelan bat balitz bezala eraberritua izatearen magiaren kutsua duena.
 
Korten altzairuz, harzuriz, granitoz, terrakotaz eta feltroz egindako lan txikiak daude bertan. Barruan, berriz, areto ezberdinetan, artistak 1948 eta 1951 artean Parisen egindako igeltsuak, Hernanira itzuli zenean forjatutako burdinak, garai hartako marrazkiak, obra publikoen proiektuak (batzuk ez ziren gauzatu, proiektuan geratu ziren) eta 1985ean bere ikerketa artistikoan hasi zituen grabitazioak daude ikusgai. Grabitazio horiek Txillidarik sakonena erakusten dute.
 
Bisitaria santutegi baten eta etxe baten arteko gune batean barrena ibili den sentipenarekin ateratzen da baserritik. Kanpoan, berriro ere paisaian murgilaraziko dute berdearen bizitasunak eta eremu osoa zipriztintzen duen altzairuaren eta granitoaren arteko ekuazioak. Chillida-Lekuk bizia hartzen du orduan, eta bisitaria kanpoaldeko 40 eskulturen artean mugitzen da, haiekin hitz egiten du, entzun egiten die, eta ukitu egin ditzake. 
 
Artea eta natura uztartzen dituen 12 hektareako baso sorgindua da, pago, haritz eta magnolia artean eskultura itzelak gordetzen dituen zelai berde eta handia; gune magiko eta paregabea, zinez.
 
Azken eguneratzea: 2010/03/09