Kontratazio publikoa Euskadin

Erakundea:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua, Ekonomia eta Ogasuna
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua hasi gabe

Helburuak

Logotipo del proyecto Contratación Electrónica

  • Elkarreragingarritasunaren eta izapidetze telematikoaren bidez, hirugarrenentzako kostuak murriztea (eraginkortasuna)
  • Tresnak erakunde askotarako balio dutenez, administrazio publikoari kostuak murriztea ekarriko du
  • Kontratu publikoen harira, Eusko Jaurlaritzak egiten dituen jardueren gardentasun gorena eskuratzea
  • Prozedurak erraztea
  • Enpresa-mota guztientzat kontratu publikoak eskuragarriago bihurtzea
  • Interneten bidez lizitatzeko aukera ematen duten lehiaketak % 100 izatea

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)

Eremua

Eusko Jaurlaritzaren kontratazio elektronikoaren ereduak honako hau nahi du: Sektore Publikoko Kontratuen Legeak zehazten dituen kontratu publikoen inguruan sortzen diren prozesu guztiak era elektronikoan eta telematikoan izapidetzeko aukera emango duten tresnak ematea. Administrazio publikoa nahiz euskal ehun produktiboa modernizatu eta eraginkorrago bihurtzeko, prozesu guztietan IKTak erabiltzea sustatu

Honako hauek dira proiektuaren azpi-proiektuak:

  1. Kontratisten Erregistro Ofiziala
  2. Enpresen sailkapena
  3. INTENTIA: Enpresak Aldi baterako Gaitzea
  4. Lizitazio Elektronikoa
  5. Kontratazio Espedienteen Kudeatzailea
  6. Kontratugilearen profila
  7. Zerbitzu Publikoen kudeatzaile txikia
  8. Elkarrizketa lehiakorra
  9. Kontrataziorako sistema dinamikoak
  10. Esparru-akordioak
  11. Kontratuen erregistroa
  12. Enkanteak

Parte-hartzaileak eta eragileak

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoa

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/03 - 2013/01/31

Azken aldaketako data: