Gaur egungo egoera aztertu Bikaintasuna Kudeaketan alorrean

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

• Gaur egungo egoera aztertzea Bikaintasuna Kudeaketan alorrean.

• Barne eta Kanpo jarduera egokien Katalogoa izatea.

• Esparru Orokorra eta Ekintza Plana egiteko euskarri bat izatea.

• Diagnostikoa zabaltzea.

• 15 barne??jokabide egoki eta 15 kanpo??jokabide egoki identifikatzea, gutxienez.

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)

Eremua

Bikaintasunera jotzeko sustapen??esparru orokorra definitu baino lehen, egoeraren azterketa egin behar da. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren barruan Bikaintasuna Kudeaketa zein mailatan txertatuta dagoen identifikatu behar da. Gainera, esparru horretan abian dauden jokabide egokiak ere identifikatu behar dira, esparru horren barruan sartu nahi duten arloetarako erreferentzia??puntutzat balio izango dute eta.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Eusko Jaurlaritzako Sail eta Erakunde Autonomo guztiak

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/02 - 2011/01/30

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Jardunbide egokien tresnaren diseñua Amaituta
Jardunbide egokien tresnaren betetzea Amaituta
Emaitzak zabaldu Amaituta

Azken aldaketako data: