?Evalua?? Sarearen dinamizazioa
- Erakunde:
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
- Organoa:
- Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
- 2012/12/31rako, Sail guztiek eta Erakunde Autonomo guztiek parte hartuko duten Sarea abian izatea
- 2011/12/31rako, Sareko eta Hobekuntza Taldeko partaideak bilduko dituen kudeaketa-tresna bat izatea, Sail guztietako ordezkaritzarekin
- 2011/12/31rako, “Evalua” lankidetza-eremua hobetzeko proposamenak jasoko dituen agiri bat izatea
- 2011/12/31rako, gobernuaren planak eta jarduera esanguratsuak ebaluatzeko berariazko eremu bat txertatzea lankidetza-eremuan
Atxikitzen zaion plana
Berrikuntza Publikoaren Plana (BPP 2011-2013)
Eremua
Eusko Jaurlaritzaren EVALUA Sarea dinamizatu eta indartu, osagaietan nahiz haren lankidetza-eremuaren egituran, edukietan eta alderdi formaletan. Abiapuntua zera izango da: gaur egungo Sareko partaideekin, 2010eko diagnostiko-lanetan identifikatutako pertsonekin eta Sail eta Departamenduetako Zuzendaritzarekin egindako bilkurak. Beharrezkoa ikusiz gero, proiektuaren Lankidetza Taldea edo Sarea Hobetzeko Taldea eta haren lankidetza-eremua sortuko dira. Sarea areago bultzatzeko, lankidetza-eremuan gobernuaren planen ebaluazioari buruzko informazioa txertatuko da; jarduera esanguratsuak politika-tipologiaren arabera sailkatu eta gaien arabera, lan-taldeak sortuko dira.
Parte-hartzaileak eta eragileak
Oro har, EAEko Administrazio Orokorreko Sail guztiak eta Erakunde Autonomo guztiak
Proiektua burutzeko aurreikusi den epea
Azken aldaketako data: