Azken eguneratzea: 2014/01/23
Neskatila, saregile eta paketatzaileen eskubideak aitortu ditu itsasoko emakumeei buruzko europar txostenak
Lanbide hauek ofizialki aldarrikatzeko beharra eta langile gisa dagozkien eskubide sozialak agertzen dira, gaur goizean Arrantza Batzordeak Batasuneko arrantza politikan talde hauentzako berariazko politiken garapenaren alde egiteko onartu berri duen Txostenean.
Argazkia: 'CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola'
Euskadin arrantza sektoreko lanbideetan ari diren emakumeak,hau da, saregileak, neskatilak eta paketatzaileak, eta lanbide hauek ofizialki aldarrikatzeko beharra eta langile gisa dagozkien eskubide sozialak agertzen dira, gaur goizean Arrantza Batzordeak Batasuneko arrantza politikan talde hauentzako berariazko politiken garapenaren alde egiteko onartu berri duen Txostenean.
Euro-ganberak Izaskun Bilbao europako diputatuak zentzu honetan aurkeztu zituen zuzenketa gehienak onartu ditu, Bruselara eraman baitzuen emakume hauen testigantza. Agerraldi hori funtsezkoa izan da aurkeztu diren proposamenek arrakasta izateko orduan.
Europar Parlamentuaren ebazpen proposamenean sartu ziren zuzenketa hauek ezer baino lehenago islatzen dute arrantza lanbide auxiliarretan ari diren euskal emakumeen kasua. Hain zuzen ere, saregile, neskatila eta paketatzaile izenak sartu dira eta egiten dituzten funtzioen deskribapena egin da "arrantza sare eta tresnak egitea eta konpontzea, arraina itsasontzitik deskargatzea eta klasifikatzea, itsasontzira hornigaiak sartzea eta prozesatzea, arrainaren transformazio,paketatze eta merkaturatzea eta arrantza enpresen kudeaketa".
Onartu diren zuzenketa hauek bilatzen dute arrantza aukerei lotutako lanbideei dagozkien eskubide sozialak aitortzea. Halaber, erretiratzeko adina aurreratzeko koefizienteak aplikatzea defendatzen da "lanaren gogortasuna, gaueko lana, arriskua, produkzio erritmoaren mende dauden ordutegiak eta arrantza aukerak" kontuan hartuta. Ebazpen honen bidez, Batzordeari, Kontseiluari eta Estatu Kideei eskatzen zaie lanbidean ematen diren gaixotasunak arautzea eta aitortzea, eta langile gisa dagokien aitortza prestakuntza berezitua emanez.
Izaskun Bilbao gaur azpimarratu duenez "Euskadin arrantza sektoreari lotuta lan egiten duten emakumeak zorioneko dira gaur. Arrantza Batzordeak beren lana aitortzen, beren eskubideak hobetzen, prestakuntza eta lanbidean sartzea arautzea defendatzen eta Europar Batzordeak emaniko laguntasunetan posizioa hobetuko duen txostena onartu du gaur. Emakume hauek beren errealitatea azaltzeko aukera izan zuten hemen, guk errealitate hori zuzenketetan islatu genuen, eta parlamentariek ulertu egin dute aitortza hau bidezkoa dela eta beharrizana, langile hauen ekarpena eta lana aintzat hartzen duen sektorearentzat".